'Idesa' enpresaren eraikin zaharra eraisten hasi dira gaur

23.03.26
Gizartea
Hirigintza
Segurtasuna bermatzeko lanorduetan espaloia itxita mantenduko, aurrean ezingo da aparkatu eta aldaketak oinezkoen ibilbideetan

Hirigintza alorrak jakinarazi du gaur -martxoak 23- hasiko direla Gipuzkoa etorbideko 15. zenbakian dagoen "Idesa" enpresaren eraikin zaharra eraisteko lanak. Pertsonen eta ondasunen segurtasuna bermatzeko obrak egiten diren bitartean, ibilgailuen zirkulazioari unean-unean eragingo zaio, eta aldaketak egingo dira oinezkoen ibilbideetan. Auzoan ohar informatiboak jarri ditu.

Eraikinaren aurreko espaloi-zatia itxita egongo da lanaldian zehar, eta oinezkoentzat irekiko da lanaldia amaitutakoan. Ibilbide alternatiboak inguruko zebrabideetatik ezarriko dira. Obraren beharren arabera, ezin izango da eraikinaren aurrean gutxi gorabehera 10 egunetan aparkatu.

Eraikinaren aurrealdea eraisten den bitartean, makinek zirkulazio-erreietako bat zati batean okupatu ahal izango dute, eta, beraz, une jakinetan trafiko-mozketak egingo eta seinalistek zirkulazioa eta pasabidea erregulatuko.

Hirigintza alorrak herritarren laguntza eskatzen du, behin-behineko seinaleei kasu egiteko eta jarraibideei uneoro jarraitzeko.