Irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetuko dira Antela tabernaren ondoko bidegurutzeetan

25.09.26
Hirigintza

Ermuko Udalak Antela tabernaren ondoan, Diputazio kalean, dauden bidegurutzeak hobetuko ditu espaloia handitu eta oinezkoentzako pasabideentzako plataforma goratu bat sortzeko.

Oinezkoentzako bi pasabideak bateratu egingo dira eta espaloiaren maila berean geratuko dira. Gainera, Antela tabernaren parean dagoen espaloia zabalago egingo da, oinezkoen ibilbidea jarraituagoa eta irisgarriagoa izan dadin.

Honetaz gain, bidegurutzearen konfigurazio berriak, pasabideen igotzearekin ibilgailuen abiadura murrizten eta galtzada zeharkatzen duten pertsonen segurtasuna hobetzen ere lagunduko du.

Obren hasiera eta iraupena

Lanak datorren astean hasiko dira eta gutxi gorabehera 2 asteko iraupena izango dute. Aldez aurretik hasiera data zehatza jakinaraziko da behin zehaztuta dagoela. Honetaz gain obrak erangingo dituen zirkulazio aldaketak edo desbideratzeak ere jakinaraziko dira denboraz, egongo balira.

Ekintza honi esker, irisgarritasun-baldintzak hobetuko dira Diputazio kaleko puntu horretan, eta oinezkoen ibilbideari jarraitutasun handiagoa emango zaio.