Igeriketa Eskolan aldez aurretik izena emateko epea zabalik
Ermua Kirolak, udal kirol alorrak, datorren 2023-2024 ikasturterako, Igeriketa Eskolan izena emateko epea zabalik dagoela ezagutarazi du. Izena emateko azken eguna datorren ostirala izango da, ekainaren 30a, hori barne. Izapide hori igeriketa-eskoletara joan nahi duten pertsona guztiek egin behar dute, ematen diren mailetako edozeinetan interesa izanda ere, hau da, jardueran alta eman nahi dutenek nahiz gaur egun izena emanda egon eta jarraitzeko interesa dutenek.
Horretarako, pertsonek inprimaki elebiduna bete behar dute online. Bertan, datu pertsonalak, abonatu-zenbakia eta harremanetarako telefono-zenbakia, posta elektronikoa eta jaiotze-data eskatuko zaizkie adingabekoak diren interesdunei.
Ermua Kirolak mezu bat bidali die abonatuei, eta bertan QR kode bat adierazten da, izena emateko formulariora erraz iristeko. Inprimaki hori inprimatu egin daiteke, bidali ondoren, frogagiri gisa. Informazio gehiago eta paperezko formularioak eskatzeko MA Blanco udal kiroldegiko kontrolera jo.
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira