Igerileku txikia eta spa gunea bost egunetan zerbitzuz kanpo egongo dira

02.02.23
Kirolak
Igerileku txikia eta spa gunea bost egunetan zerbitzuz kanpo egongo dira, mantenu lanak egiteko. Garbiketa sakona egingo da, ontzian, zurkuitu nahiz filtroetan, hondatutako gresite baldosatxoak aldatuz. Nahitaezkoa da zerbitzua eta erabilera etetea, araudiak ahala aginduta igerilekua eta gunea urtean birritan osorik garbitu behar delako.

Ermua Kirolak ezagutarazi duenez igandetik datorren asteko ostegunera bitartean igerileku txikia eta sparen gunea zerbitzuz kanpo egongo dira, osasun arauak exijitzen duen derrigorrezko mantenu eta garbiketa lanak egiteko. Hortaz, esan bezala igerileku txikia otsailaren 5ean itxi ostean 9ko ostiralera bitartean ezin izango da erabili.

Gorabeherarik izan ezean eta garbiketa eta mantenu lanak egin ondoren eta ontzia berriz uraz betetakoan, zerbitzua berrirekiko da, otsailaren 9ko ostiralean.

Kirol arduradunek zerbitzuaren geldialdiak sor ditzakeen eragozpenengatik barkamena eskatu digu erabiltzaile eta bazkideoi. Nahitaezkoa da zerbitzua eta erabilera etetea, araudiak ahal aginduta igerilekua eta gunea urtean birritan garbitu behar delako. Ostiraletik aurrera, ur berria, goitik-behera garbituriko ontzia eta zerbitzuak primeran gozatzeko prest izango baitigu.

 

 

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne