Ikasi uraz gozatzen: igeriketako ikastaro trinkoak
Ermua Kirolak jakinarazi du igeriketa ikastaro trinkoak antolatu dituela ekaineko eta uztaileko lau astetarako, udal kiroldegiko igerilekuan. Programazioak maila guztietako ikastaroak aurreikusten ditu, adin guztietarako: haurrak, gazteak eta helduak. Ikastaroak ekaineko azken astean egingo dira -hilaren 26tik aurrera-, ikasturtea amaitu ondoren, eta uztaileko lehenengo hiru asteetan -21era-.
Izen-ematea ostegun honetan, maiatzaren 18an, irekiko da eta ekainaren 22an, ostegunean, itxiko da edo plaza libreak bete ondoren. Izen-ematea udal kiroldegian eta Betiondo Gunean egin daiteke. Tarifak aldatu egiten dira mailaren, asteko saio-kopuruaren eta ikastaro-egilea abonatua den ala ez kontuan hartuta. Hala, 0 mailan, astean bi saio eta zortzi guztira, 44 €ordainduko dituzte abonatuek eta 68,30 €abonatu gabekoek. Bestalde, 1. mailatik 5.era eta goragotik, astean bost saio egingo dituzte, eta guztira hogei, 60,40 €abonatuek eta 109,50 €abonatu gabekoek.
Programatutako ikastaroen eskaintza honako hau da:
| Maila | Adina | Asteko egunak | Datak | Plazak | Ordutegia |
| 0. maila Zapaburua | 2019an jaiotakoak | Astearte eta osteguna | Ekainaren 27tik-uztailaren 20ra | 6 |
10:00-10:45 18:30-19:15 |
| 1. maila Ahatea | 2018. urtean eta aurretik jaiotakoak | Astelehenetik ostiralera | Ekainaren 26tik-uztailaren 21era | 10 |
11:00-11:45 17:30-18:15
|
| 2.maila Dordoka | |||||
| 3. maila Itsas-txakurra | 12 |
10:00-10:45 16:30-17:15 |
|||
| 4 . maila Izurdea | |||||
| 5. maila Marrazoa | |||||
| Kirol igeriketa |
Tarifen xehetasuna:
0 maila | 2 saio astean | Asteartea eta osteguna | 8 saio guztira | Ekainaren 27tik uztailaren 20ra:
• Abonatuak: 44,00 euro.
• Abonatu gabeko pertsonak: 68,30 euro.
1, 2, 3, 4, 5 eta + mailak | 5 saio astean | Astelehenetik ostiralera | 20 saio guztira | Ekainaren 26tik uztailaren 21era:
• Abonatutako pertsonak: 60,40 euro.
• Abonatu gabeko pertsonak: 109,50 euro.
Banketxearen bidez ordaindu beharko da ikastaroa, beraz, ezinbestekoa da horretarako behar diren datuak inskripzio-orrian betetzea, baldin eta aurreko aldietan eman ez badira.
Informazio gehiago 943 17 90 90 telefonoan eta kirolak@udalermua.net postontzi elektronikoan.
Lotutako albisteak
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da
Denboraldiko nobedade bitan izena-emateko aukera izango da: 'Indartuz' eta 'K-Stretch'