"La ilusión conyugal" antzezlana ikusgai ostiral honetan Ermua Antzokian

28.02.24
Ángela Cremonte y Alejo Sauras en un momento de la obra de teatro
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Alejo Sauras, Ángela Cremonte eta Álex Barahona aktore ezagunak dira protagonista gezurrez eta korapiloz jositako komedia honetan

Jesus Cimarro ermuarra buru duen Pentacion Espectáculos konpainiak La ilusión conyugal antzezlana aurkeztuko du ostiral honetan gure antzokian. Komedia korapilatsu honek erakutsiko digu maitasuna eta pasioa arrazoimena baino indartsuagoak direla, edo agian ez... Izan ere, zer gertatzen da pertsona bat egoerak erabat gainditzen duenean? Gezurra defentsa-mekanismo bat besterik ez al da? Beharrezkoa al da zure bizitza partekatzen duzun pertsonaren sekretu guztiak jakitea?

Arratsalde batean, Maxi senarraren zain dago Maria etxean, eta hura iritsi orduko, jolas bat proposatzen dio: ezkontide direnetik bakoitzak zenbat maitale izan dituen jakitea, haien arteko harremana zehazki zein puntutan dagoen jakiteko. Gezurrek, desleialtasunek eta beldurrek hainbeste denboran jasan duten itxura faltsu horri aurre egitea lortuko dute, eta, behin betiko, bakoitzak ezkutatzen duen mozorro hori erantziko dute, nor diren jakiteko.

Antonio Hortelano zuzendariaren gidaritzapean, Ángela Cremonte, Alejo Sauras eta Álex Barahona aktore ezagunek bizitza emango diete hiru pertsonaiei, 75 minutuz gezurren, desleialtasunen eta galdera konprometituen itsaso honetan barrena gidatuko gaituztenak.

La ilusión conyugal ostiral honetan, martxoak 1, antzeztuko da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian. Sarrerak erritmo onean saltzen ari dira, baina oraindik eskuragarri daude 15 euroren truke Lobiano Kultur Gunean eta Kutxabankeko leihatila birtualean.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
26.12.25
Gabonetako Haur Parkeak bederatzi egunez irekiko du

Udal kiroldegian abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra
Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian