Inauterietan mozorroturiko lagun-taldeen kalejira eta lehiaketa egingo dira

26.01.23
Kultura eta Gazteria
Taldea mozorroturik joan eta kalejiran ibili beharko da otsailaren 18an. Izena emateko epea datorren otsailak 1ean hasiko da.

Ermuak mozorrotutako koadrilen lehiaketa eta desfilea berrantolatu ditu laugarren urtez, Desfile eta lehiaketa otsailaren 18an egingo dira, Inauterietako larunbatean. Sari bakarra egongo da: Ermua Antzokiko programazioko ikuskizun batera joateko sarrera bana emango zaie irabazten duen koadrilako kide bakoitzari, eta herriko jatetxe batean bazkaria ordaindu guztientzat. Ikuskizuna Ermuko Udaleko kultura sailak aukeratuko du.

Desfilea otsailaren 18ko larunbatean egingo da, eguerdiko 12:30etik aurrera, eta edozein adinetako 10 pertsona edo gehiagok osatutako taldeek parte hartu ahalko dute horretan. Mozorrotzeko gaia erabat librea da, baina taldekide guztien mozorroek gai berdinarekiko lotura zuzena izan beharko dute.

Kalejira Zubiaurre kaleko 24 zenbakitik abiatuko da, eta Probaleku, Valdespina Markesa eta Erdikokale kaleetatik igaroko da Orbe Kardinala plazan amaitu aurretik.

Izene-emateak otsailaren 1ean hasiko dira

Kalejira-lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da izena ematea, horretarako hainbat aukera daudelarik, Lobiano Kulturgunera bertara joatea otsailaren 1etik aurrera, kultura@udalermua.net helbide elektronikora idaztea edo, desfilearen egun berean, hasi baino 10 minutu lehenago arte, antolatzaileek Orbe Kardinala plazan jarriko duten mahaian izena emateko fitxa betetzea. Edozein modura ere, ordezkari baten eta koadrilaren izena, mozorroaren gaia eta partaide kopurua adierazi beharko dira, eta taldeko arduradun batek kalejirako zenbakia jasotzera gerturatu beharko du mahaira. Zenbaki horrek identifikatuko du taldea eta bere lekua ibilbidean zehar.

Desfilean zehar, epaimahaikideek taldeak aukeratu duen gaia eta kideen mozorroak baloratuko dituzte, baita kalejiran zehar duten animazioa (abestiak, instrumentuak, dantzak, eta abar) eta tresna, atrezzoko osagarriak, tramankulu eta karrozen erabilera ere. Erabakia larunbatean bertan ezagutaraziko da, iluntzeko 8etan, Orbe Kardinala plazan, haurren mozorro lehiaketa egin ostean.

Sari bakarra egongo da: Ermua Antzokiko programazioko ikuskizun batera joateko sarrera bana emango zaie irabazten duen kuadrillako kide guztiei, eta herriko jatetxe batean bazkaria egiteko balea guztientzat. Ikuskizuna Ermuko Udaleko kultura sailak aukeratuko du.

Lehiaketara aurkezteak hori arautzen duen oinarriak eta epaimahaiaren erabakia onartzen direla dakar inplizituki. Epaimahaiak lehiaketa hutsal deklaratu ahal izango du.

Informazio gehiago behar izanez gero, Lobiano Kulturgunera jo daiteke astelehenetik ostiralera edo 943 70 87 00 telefono zenbakira deitu.

2023ko kalejira eta lehiaketa arautzen duten oinarriak ondoren dagoen dokumentuen barne dituzue.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude