Inauterietan mozorroturiko lagun-taldeen kalejira eta lehiaketarako izen-emateak larunbatean hasiko

27.01.25
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Mozorroturiko taldea eta lagunen kalejira martxoaren 1ean egingo da

Ermuak mozorrotutako koadrilen lehiaketa eta desfile partaidetsua berrantolatu ditu beste urte batez. Desfile eta lehiaketa martxoaren 1ean egingo da, Inauterietako larunbatean. Sari bakarra egongo da: Ermua Antzokiko programazioko ikuskizun batera joateko sarrera bana emango zaie irabazten duen koadrilako kide bakoitzari, eta herriko jatetxe batean bazkaria ordaindu guztientzat. Ikuskizuna Ermuko Udaleko kultura sailak aukeratuko du.

Desfilea martxoaren 1eko larunbatean egingo da, eguerdiko 12:30etik aurrera, eta edozein adinetako 8 pertsona edo gehiagok osatutako taldeek parte hartu ahalko dute horretan. Mozorrotzeko gaia erabat librea da, baina taldekide guztien mozorroek gai berdinarekiko lotura zuzena izan beharko dute. Xehetasun eta baldintza guztiak 2025eko Oinarrietan.

Kalejira Zubiaurre kaleko 24 zenbakitik abiatuko da, Probalekura joan eta Orbe Kardinala plazan amaitu aurretik.
Kalejira-lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da izena ematea, horretarako hainbat aukera daudelarik, Lobiano Kulturgunera bertara joatea otsailaren 1etik aurrera, kultura@udalermua.net helbide elektronikora idaztea edo, desfilearen egun berean, hasi baino 10 minutu lehenago arte, antolatzaileek Orbe Kardinala plazan jarriko duten mahaian izena emateko fitxa betetzea. Edozein modura ere, ordezkari baten eta koadrilaren izena, mozorroaren gaia eta partaide kopurua adierazi beharko dira, eta taldeko arduradun batek kalejirako zenbakia jasotzera gerturatu beharko du mahaira. Zenbaki horrek identifikatuko du taldea eta bere lekua ibilbidean zehar.

Desfile edo kalejira martxoaren 1ean egingo da

Desfilean zehar, epaimahaikideek taldeak aukeratu duen gaia eta kideen mozorroak baloratuko dituzte, baita kalejiran zehar duten animazioa (abestiak, instrumentuak, dantzak, eta abar) eta tresna, atrezzoko osagarriak, tramankulu eta karrozen erabilera ere. Erabakia larunbatean bertan ezagutaraziko da, iluntzeko 8etan, Orbe Kardinala plazan, haurren mozorro lehiaketa egin ostean.

Sari bakarra egongo da: Ermua Antzokiko programazioko ikuskizun batera joateko sarrera bana emango zaie irabazten duen kuadrillako kide guztiei, eta herriko jatetxe batean bazkaria egiteko balea guztientzat. Ikuskizuna Ermuko Udaleko kultura sailak aukeratuko du.

Lehiaketara aurkezteak hori arautzen duen oinarriak eta epaimahaiaren erabakia onartzen direla dakar inplizituki. Epaimahaiak lehiaketa hutsal deklaratu ahal izango du. Informazio gehiago behar izanez gero, Lobiano Kulturgunera jo daiteke astelehenetik ostiralera edo 943 70 87 00 telefono zenbakira deitu.

•    2025eko kalejira eta lehiaketa arautzen duten oinarriak, loturan eta paragrafo honen behekaldean.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz