Industria-enpresentzako soluzio digitalak erakusteko jardunaldia

28.11.23
Ekonomi Sustapena
Iurretan izango da ekimena ostiral honetan, abenduaren 1ean, 9:30etik aurrera

Eraldaketa digitala paradigma saihestezina da industria-enpresen aurrerapenerako. Hori dela eta, Acelera Pyme Bizkaia Bulegoak (Izarra Centren kokatua) eta Suspertze Digitalak tailerra antolatu dute inguruko beste enpresa batzuen digitalizazio-esperientziak eta eraldaketa digitaleko prozesuak bultzatzeko eskura dauden laguntzak ezagutzeko.

Eraldaketa Digitala: Esperientziak, Aukerak eta Finantza Laguntzak abenduaren 1ean, ostirala, izango da, 09:30etik 11:45era, Iurretako LHIIn (Olaburu auzunea, 19). Jardunaldian parte hartzen duten pertsonek aukera izango dute konponbide digitalen ezarpenean arrakasta izan duten kasuak ezagutzeko, ekoizpen, trebakuntza, merkaturatze eta zibersegurtasuneko prozesuak hobetzeko aukeretan sakontzeko eta finantzaketa-programei buruzko informazioa eskuratzeko.

Jardunaldia digitalizazioan aurrera egiteko aukera zehatzak identifikatu nahi dituzten enpresen arteko topagunea izango da. Inguruko dozena bat enpresek euren esperientziak partekatu eta "jardunbide egokiak" azalduko dituzte, prozesu horiei buruz gehiago ikasi ahal izateko.

Izen-emateak zabalik daude esteka honetan. Programa osoa ikus dezakezu hemen.

Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du, Bizkaia Orekan Sakonduz programaren barruan, Acelera Pyme Bizkaia Bulegoarekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik