Irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak zabalik

26.02.25
Erakundea
Hirigintza
Eskabideak ‘Abiapuntu’ bulegoan edo egoitza elektronikoaren bidez aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte

Hirigintza Alorrak jakinarazi du irekita mantentzen dituela Ermuko bizitegi-eraikinetako irisgarritasun orokorra hobetzeko eta fatxadak berritu eta isolatzeko obretarako dirulaguntzak. Ekitaldiko dirulaguntza lerro horoik urtarrilaren 1ean jarri ziren indarrean, eta azaroaren 30era bitartean zabalik mantenduko dira.

Ermuko Udalak helburu jakin zehatzerako ematen dituen laguntza horiek eskuratzeko eskabideak jabeen erkidegoek edo haien administratzaile direnek aurkez ditzakete. Etxebizitza-eraikinetako irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko eta berritzeko dirulaguntzak dira, eta Konbentukoa kalean dugun "Abiapuntu" herritarren arretarako bulegoan edo egoitza elektronikoaren bidez aurkez daitezke. Laguntza horiek deialdia arautzen duten udal-ordenantzetan oinarrituta ematen dira. Ordenantza horiek webgune korporatibo honetan daude argitaratuta.

Hona hemen ordenantza horiek:

  1. Ermuko udalerrian fatxadak birgaitzeko eta berritzeko laguntzak ematea arautzen duen ordenantza.
  2. Minusbaliotasunen bat duten edo mugitzeko arazo larriak dituzten pertsonentzako joan-etorrietarako baliabideak eskuratzeko eta bizi diren eraikinetan arkitektura-oztopoak kentzeko laguntzak emateko araudia".

 

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte
Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako