Izen-emateak zabalik haurrentzako euskarazko irakurketa klubetarako

18.01.24
Udal Liburutegia
"Liburuak familian" eta "Liburuez gozatu" 3-8 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzenduta daude

Ermuko Udal liburutegiak haurrentzako euskarazko bi irakurketa klub berri antolatu ditu.

Liburuak familian 3 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera ludiko eta didaktikoa da, eta haien ama, aita edo tutorearekin batera parte hartuko dute. Liburua da protagonista eta hari nagusia narrazioak, abestiak, jolasak eta poemak izango dira, besteak beste. Umeei laguntzen dieten helduentzat interesgarria izango da liburuak familian irakurtzeko eta gozatzeko moduak ikustea eta entzutea.

Bestalde, Liburuez gozatu 6 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, heldu batek lagunduta, eta aurreko klubaren jarraipena da; irakurketaren mundura hurbilduko den tailerra. Saio bakoitza hainbat liburutan oinarrituko da eta bertaratzen direnek testuek ematen dizkiguten aukera guztiak eta haietaz nola goza dezakegun ezagutuko dute. Parte hartzen duten haurrek kontalari izateko aukera izango dute gainerako parte-hartzaileentzat, eta saioetan titulu zehatzen gomendioak egingo dira.

Liburuak familian eta Liburuez gozatu taldeek 3 saio egingo dituzte, hilean behin, otsailetik apirilera bitartean, Lobiano Kultur Gunean, eta Lur Kortak dinamizatuko ditu. Liburuak familian 11:00etatik 12:00etara izango da, eta Liburuez gozatu, 12:15etik 13:15era. Bi klubentzat ezarritako data zehatzak otsailaren 3a, martxoaren 9a eta apirilaren 13a dira.

Jarduerak doakoak dira, baina plazak mugatuak direnez, urtarrilaren 30a baino lehen izena eman behar da liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo posta elektronikoz biblioteca@udalermua.net helbidean. Izena emateko datu hauek eman behar dira: izen-abizenak, liburutegiko bazkide txartela, jaioteguna, ikastetxea, telefonoa eta aitaren edo amaren posta elektronikoa.

Izen-emate kopurua plazena baino handiagoa bada, zozketa bidez esleituko dira tokiak, eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutako pertsonek eta aurreko urtean haurrentzako irakurketa-klubetan parte hartu ez dutenek. Onartutakoen zerrenda urtarrilaren 31n argitaratuko da webgunean, eta izena eman duten guztiei bidaliko zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
25.06.25
‘Ermua Hiria´ XXXI. Literatura lehiaketako saridunak erabaki dira

Gaztelaniazko eta euskarazkoa narratiba saria Madrilgo eta Gazteizko autoreei egokitu zaie
Imagen
17.06.25
Zabalik udako Bookface lehiaketaren laugarren edizioa

Lanak irailaren 15era bitartean aurkeztu ahal izango dira, hori barne
Imagen
05.06.25
‘Ehuntzen eta Hitz egiten’ tailerretako kideek egindako lanak ikusgai jarri dituzte

Lanak Liburutegian egongo dira ikusgai ekainaren 12ra arte eta 9: 00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango