Kadete Mailako VI. Futbol Txapelketa jokatuko da larunbat honetan Ermuan

11.04.23
Cartel del torneo de futbol cadete del Ermua CD
Kirolak
Zortzi klub lehiatuko dira txapelketan Teodoro Zuazua eta Betiondo zelaietan

Ermua Kirol Elkarteak Tenneco Monroe Kadete mailako Futbol Txapelketaren seigarren edizioa antolatu du. Txapelketa larunbat honetan, apirilaren 15ean, lehiatuko da Teodoro Zuazua Udal Zelaian eta Betiondo kirol gunean.

Futbol txapelketa honetan zortzi klub bilduko ditu guztira, bi taldetan banatuta. Ermua CD etxeko taldearekin batera, Athletic Clubeko, Atletico Madrileko eta Deportivo Alaveseko kadeteek A multzoan jokatuko dute, eta Celta Vigok, CA Osasunak, Realak eta SD Eibarrek B multzoan neurtuko dituzte indarrak.

Norgehiagokak 9:30ean hasiko dira, eta goizean zehar partida hauek jokatuko dira:

Teodoro Zuazua futbol zelaia   Betiondo futbol zelaia
Ermua CD - Athletic de Bilbao 9:30 Real Sociedad - SD Eibar
Deportivo Alaves - Atletico de Madrid 10:10 SD Eibar - Celta de Vigo
Real Sociedad - Celta de Vigo 10:50 Ermua CD - Deportivo Alaves
Athletic de Bilbao - Atletico de Madrid 11:30 Real Sociedad - CA Osasuna
CA Osasuna - SD Eibar 12:10 Athletic de Bilbao - Deportivo Alaves
Ermua CD - Atletico de Madrid 12:50 CA Osasuna - Celta de Vigo

Merezitako atsedenaldiaren ondoren, Teodoro Zuazua zelaiak hartuko du txapelketaren azken txanpa. 16:00etan, A multzoko lehenak B multzoko bigarrenaren aurka jokatuko du, eta 16:45ean, B multzoko liderrak A multzoko bigarrenaren aurka jokatuko du.

Finalerako txartela lortzen ez duten bi taldeek 3. eta 4. postuengatik jokatuko dute 17:30ean, eta 18:15ean izango da final handia.

Txapelketak Ermuko Udalaren eta Tenneco Monroeren babesa du, eta Arral Distribuciones, Bar Ambigú, Calderería Aldapa eta Malengo, Garlopa, Leku Eder, Txalaparta, Aldapa, La Kolina, Centro Gallego eta Centro Andaluz elkarteek parte hartzen dute.

Lotutako albisteak

Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da
Imagen
26.09.25
Kirol alorrak ikastaro berri gehiago eskaino ditu urritik aurrera

Denboraldiko nobedade bitan izena-emateko aukera izango da: 'Indartuz' eta 'K-Stretch'