Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

06.05.25
Kirolak
Gizarte Zerbitzuak
Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Ermuko Udaleko Kirol alorrak eta Gizarte Zerbitzuek herriko kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak prestatu dituzte. Sentsibilizazio tailer hauen helburu orokorra tokiko nerabeen artean mendekotasunak prebenitzeko tresnak eskaintzea eta garrantzitsua izan daitekeen informazioa ematea da.

Ermuko kirol klubetan parte hartzen duten haur, kadete eta gazteen mailako kirolariei, euren familiei, entrenatzaileei eta klubetako ordezkariei zuzendutako saioak izango dira. Guztira ordu eta erdiko bost formakuntza tailer eskainiko dira Lobiano Kultur Gunean maiatzaren 6tik 27ra bitartean, eta txanda bakoitzak helburu ezberdinak izango ditu.

Nerabeen kasuan, substantzia- eta jokabide-adikzioen arriskuei buruzko sentsibilizazioa landuko dira, baita kirol-munduari lotutako beste mendekotasun batzuen arriskuak eta autozainketarako tresnak ere. Familiei, entrenatzaileei eta ordezkariei zuzendutako lan-saioan, aldiz, kontsumoarekin lotutako arriskuei buruzko informazioa eta prestakuntza emango da, nork bere burua zaintzeko jokabideak sustatzeko
estrategiak, detekzio goiztiarrerako jarraibideak, baita familia/entrenatzaileak osasun-hezkuntzan duen prebentzio-zereginaren garrantzia indartu ere.

Saioen egutegia honakoa da:

Kategoria Jaiotze-urtea Data Ordua
Haur neskak 2011-2012 Maiatzak 6 17:30-19:00
Haur mutilak 2011-2012 Maiatzak 8 18:30-20:00
Kadeteak 2009-2010 Maiatzak 13 17:30-19:00
Gazteak 2006-2007-2008 Maiatzak 15 17:30-19:00
Familiak, entrenatzaileak, ordezkariak Maiatzak 27 17:30-19:00

Lotutako albisteak

Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian