Memoria eta osasun kognitiboa lantzeko tailerren edizio berria martxan da
Ermuko Udalak adinekoei zuzendutako memoria eta osasun kognitiboko tailerren edizio berri bat jarri du abian, gaitasun kognitiboen lana partaidetzarekin eta harreman sozialekin uztartzen duen ekimena. Interesdunek irailaren 24tik urriaren 9ra bitartean eman ahal izango dute izena, eta ordutegi-lehentasunak adierazi.
Tailerrak parte-hartzaileen adin eta beharretara egokitzeko diseinatuta daude. Programazioaren barruan 70 urtetik gorakoentzako, 80 urtetik gorakoentzako eta narriadura kognitibo arina dutenentzako talde espezifikoak eskeintzen dira.
Tailerren helburua parte hartzaileeei memoria eta eta beste funtzio kognitibo batzuk bezalako gaitasunak sustatzeko eta mantentzeko tresnak eta jarduerak eskaintzea da. Honetaz gain, zahartze aktibo eta osasungarriari lotutako ohiturak bultzatzen dira. Tailerrean ikasten eta lantzen denaz gain, topaketek osagarri sozial garrantzitsu bat ere badute, elkartzeko eta parte hartzeko gune gisa pentsatuak baitaude.
Hiru modalitate ezberdin
Lehenengoan, 70 urtetik gorakoen osasun kognitiboa landuko da eta 3 talde ezberdin izango ditu, egun ezberdinetan batuko direnak:
- Astelehenak, 10:00etatik 11:30era
- Astearteak, 110:00etatik 11:30era
- Ostegunak, 10:00etatik 11:30era
Bigarrena, 80 urtetik gorakoentzako memoria-tailerra, lau talde ezberdinekin:
- Astelehenak, 11:30etik 13:00etara
- Astelehenak, 15:00etatik 16:30era
- Astearteak, 15:00etatik 16:30era
- Astearteak, 16:30etik 18:00etara
Azkenengoz, narriadura kognitibo arina duten pertsonentzako talde berezi bat bilduko da astearteetan, 11:30etik 13:00etara.
Izena ematea eta taldeak esleitzea
Izena emateko momentuan interesdunek nahi duten ordutegia adierazi ahal izango dute. Izen-ematea bi modutara egin daiteke: Abiapuntun bertan edo Ermuko Udalaren egoitza elektronikoan.
Behin epea amaituta, Udala eskatzaileekin harremanetan jarriko da hautatuak izan diren jakinarazteko eta, hala bada, taldearen, ordutegiaren eta hasiera-dataren berri emateko.
Edizio berri honekin, Ermuko Udalak osasun kognitiboa zaintzera, autonomia bultzatzera eta zahartze aktiboa sustatzera bideratutako jarduerak bultzatzen jarraitzen du, adinekoei beren gaitasunak lantzeko eta beste pertsona batzuekin harremanak izateko espazio bat eskainiz.
Lotutako albisteak
Talde Eragileak hamar urteko lana eta parte-hartzea ospatu ditu, eta adinkeriaren aurkako borroka jarri du erdigunean
Etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak dira, hileko diru-sarreren arabera