Komikia argitaratu da Ermua Konbentzio Gerran erre zeneko 230. urteurrenean

22.03.24
Udal Liburutegia
Gizartea
Udal Liburutegiak argitaratu du eta apirilaren 8tik aurrera zerbitzuak banatuko du, berritu eta handitzeko obren ondoren berrirekitzen denean

Liburutegiak "Ermua binetetan" komiki-bildumaren bigarren alea argitaratu du, "1794. Marte eroturik" tituluaz, duela berrehun eta hogeita hamar urte Konbentzio Gerran herria erre zela jasotzen duena. Ermuko historiaren hainbat alderdi ezagutaraztea eta udalerriari buruz biltzen joan den informazioa nabarmentzea du helburu bildumak. Informazio hori "Tokiko Bilduma" atalean kontsulta daiteke. Bertan, besteak beste, natura-ondareari, hirigintzari eta gure herriaren ezaugarriei buruzko dokumentuak eskaintzen dira.

Bigarren argitalpen honek Konbentzio Gerran Frantziako tropek Ermuko hiribildu sortu berriaren arpilatze eta sutearen 230. urteurrena ospatzen du. Gertaera historiko hori 1794ko abuztuaren 29ko gauean gertatu zen, Frantziako armadak gudu latz baten ondoren herriko etxeei su eman zienean, eta zazpi bakarrik atera ziren bertatik. Eraso berean, sugarren bazka izan ziren bi fundizioak eta inguruko lau errotak ere.

Izenburuak urtea eta mitologia erromatarrean gerraren jainkoa aipatzen ditu

"1794. Marte eroturik" tituluko komikiak, bertan deskribatzen diren gertaerak gertatu ziren urtea eta Marte, erromatar mitologian gerraren jainkoa, uztartzen ditu.

Bildumaren lehen zenbakia bezala, bigarren hau ere Mikel Begoñak, Kike Infamek eta Daniel Gojénolak egin dute. Mikel Begoña, gidoilaria da, historialari ospetsua, eta bere lan guztietan historiarekiko pasioa eta osagai sozial sendoa biltzen ditu. Bestalde, Kike Infame marrazkilaria da, komikigilea eta formatuaren dibulgatzailea, eta komikiak irakurtzeko kluba dinamizatzen ari da duela urte batzuetatik hona. Marrazkiari heltzeko orduan, egileak egun haietako bizimodua islatzen saiatu da, ingurunearen gaurkotasunera hurbiltzen den estilo garaikidea alde batera utzi gabe. Biek ala biek ibilbide luzea dute komikiak argitaratzen. Daniel Gojénola egileak osatzen du eta bera arduratu da koloreaz.

Komikia bide egokia da errealitate konplexuak modu errazean kontatzeko, eta, beraz, "Ermua binetetan" zenbaki berriak argitaratzen jarraitzea aurreikusten da. Bildumak beste une edo gertaera historiko batzuk ere bilduko ditu, eta jarraipena emango dio istoriotxo honi.

Komikiak unitate didaktiko bati erantzuten dio, ikastetxeetan landu ahal izateko

Bildumaren lehen zenbakiarekin egin zen bezala, "1794. Marte erotuirik" izenekoak udalerriko Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei zuzendutako unitate didaktikoa barne hartzen du, irakasleek beren ikasleekin argitalpen horren edukia landu eta Tokiko Bilduman dokumentatzeko ohitura har dezaten.

Apirilaren 8tik aurrera, eraberritze eta handitze lanen ondoren liburutegia berriro irekiko den egunetik aurrera, udal zerbitzu honetan komikiaren ale bat emango zaie interesdunei.

Era berean, komikiaren bertsio digitala web korporatibo honetako liburutegiko Bertako Bildumaren atalean dago eskuragarri.

Udal Liburutegiak hamarkada bat darama haur eta helduen artean komikien irakurketa bultzatzen. Bigarren istoriotxo grafiko honen edizioa komikien irakurketa sustatzeko kanpainaren barruan kokatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
08.05.24
Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko deialdia zabalik

Epea 2024ko azaroaren 29ra arte egongo da irekita
Imagen
07.05.24
Zaporeak elkartearen aldeko spinning maratoia

Ekimen solidarioa larunbatean izango da, 10:00etatik 13:00etara, San Pelaion
Imagen
03.05.24
Lomi Power aparkalekuko plazak esleitzeko zozketa publikoa

Ekitaldia maiatzaren 14an izango da, 9:30etik aurrera, udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan