Krema eta bela naturalen ikastaroan izena emateko azken plazak eta egunak

24.11.23
Detalle del cartel con los cursos
Kultura eta Gazteria
Ikastaroa guztiz praktikoa da, dibertituz kasteko eta landutakoaz gozatzeko

Udal Kultura Sailak zabalik du oraindik krema hidratatzaileak eta kandela naturalak egiten ikasteko ikastaroan izena emateko epea. 3 orduko ikastaro bat izango da azaroaren 27an (astelehena) eta abenduaren 11n (astelehena), 18:00etatik 19:30era gauzatuko dena Lobiano Kulturgunean.

Izen-emateak 15 euroko prezioa du oro har, 13,50 eurora arte murriztuta dagoelarik ikasle, jubilatu, langabetu (Lanbideko txartela aurkeztu beharko) eta gazteentzat (Gazte Txartela aurkeztu beharko). Materialak matrikularen barne daude eta parte-hartzaile bakoitzak egiten dituen produktuak eramango ditu etxera.

Plazak mugatuak dira eta gutxienez 8 pertsona interesatu behar dira taldea osatu eta tailerra egiteko. Taldean gehienez 12 parte-hartzaile hartuko dira. Parte hartzeko garaiz zaude, toki gutxi batzuk libre daudelako momentuz. Anima zaitez!

Lotutako albisteak

Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko