Kuba eta Kataluniatik etorritako teknikariek Izarra Centre eta sustapen arloko estrategia ezagutu dituzte

18.04.24
Erakundea
Ekonomi Sustapena
Habanako Historialariaren Bulegoko eta 'Redessa' udal-enpresako langileek lan-bilerak egin dituzte

Izarra Centre udal-eraikina, Ekonomia Sustapenaren Arloa kudeatzen duena, azpiegitura estrategikoa da, 2.0 eta 3.0 sektore aurreratuetan enplegua sortzeko eta talentua erakartzeko aukerak bilatzen eta ematen ditu; lehiakortasuna sustatuz, kalitatea eta etorkizuna izanik oinarri eta jomuga. Erakarpen-polo da; erreferente bat. Izarrak zerbitzu ugari eskaintzen ditu, besteak beste, enpresa-inkubagailua, teknoteka, "IoT Basque Izarra Lab" lehen laborategi fisiko eta erakuslea, Gravitatea proiektuaren instalazioak, edo zuntzezko udal-sare ultralasterraren gune nagusi edo bihotza.

Duela gutxi, bere idiosinkrasiari eta funtzionamenduari buruzko xehetasunak ezagutzeko interesa izan duten bi erakunderen bisita jaso du. Lehenengoa Oficina del Historiador de La Habana (Kuba) izan da, 1938an sortutako udal-erakunde autonomoa, gaur egun Lombillo Jauregian dagoena, Katedralaren Plazan. Hiriko Zentro Historikoaren zaharberritze integralerako autoritate gorena da eta gaur egun Eusebio Leal Spengler doktoreak zuzentzen du. Tecnaliaren eskutik etorritako bulego horretako pertsona talde bat Rosalia Herrera zuzendari nagusiarekin eta Josu Ansola arloko zuzendariarekin bildu zen duela egun batzuk, Ermuan jarraitzen ari den berrikuntza estrategia ezagutzeko.

Era berean, Reuseko garapen ekonomikorako udal-enpresako talde batek, 'Redessa' izenekoak, eraikina ezagutu du, bertan dagoena eta bertan eskaintzen diren gauza guztien berri jasotzeko asmoz. Bisita eta lan-saio horretan, Juan Carlos Abascal alkateak parte hartu zuen.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Indarkeria matxistari ez! Nahikoa da!

Eguerdiko 12etan eta bost minutuz ordezkari eta herritarrak udaletxe aurrean kontzentratu dira
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako