Kultura sailak Santiago jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du

27.03.24
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Lanak entregatzeko epea maiatzaren 8an, asteazkena, amaituko da

Ermuko Udaleko Kultura Sailak Santixauetako kartel lehiaketaren edizio berria antolatu du eta hori arautuko duen oinarriak ezagutzera eman, 2024ko herriko jaiak irudikatuko dituen obra aukeratzeko.

Lehiaketa parte hartze librekoa da, eta lehiakide bakoitzak, gehienez, beste kartel-lehiaketa batzuetan sarituak izan ez diren hiru lan original aurkeztu ahal izango ditu. Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar baldintza hori aitortzea.

Aurkeztutako kartelek nahitaez aipatu beharko dituzte, gaiaren aldetik, herriko jaiak, edozein ikuspegitatik dela ere. Era berean, Santiagos 2024 Ermuko Jaiak legenda jaso beharko du.

Lehiaketara aurkeztutako obrek mezu iraingarriak saihestu beharko dituzte, baita deialdiaren xedearekiko desegokiak edo pertsonekiko errespeturik gabeak direnak ere. Antolatzaileek baztertu egingo dituzte epaimahaiaren iritziz adierazpen edo sinbologia matxista edo sexista duten obrak, edo herritarrentzat oro har iraingarriak izan daitezkeenak.

600 euroko sari bakarra

Edozein teknika erabil daiteke kartela egiteko. Jatorrizko lanak kultura@udalermua.net helbide elektronikora bidali behar dira, Santixauetako 2024 Kartel Lehiaketa leloarekin.

Lanak aurkezteko epea maiatzaren 8an, asteazkena, amaituko da.

Epaimahaiak maiatzaren 17an emango du jakitera bere erabakia, eta irabazleak 600 euroko saria jasoko du. Kartelak jaietako egitarauaren azala erakutsiko du.

Kontsultatu oinarri osoak lerro hauen azpian.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu