Lobiano elkarteak dastatze afari apartaz hasiera emango die aurtengo Jardunaldi Gastronomikoei

03.06.25
Gizartea
Ostegun honetan izango da, 20:45ean, R. Perezekin eta D. Garcíarekin, ‘Erretena Elkartean’

Lobiano Gastronomia Elkarteak sortu eta lehenengo "Gastronomi Jardunaldiak" antolatu zituenetik 25 urte betetzen ditu. Hogeita bost urte betetzea mugarria da edozein elkarterentzat, are gehiago gure gizartean, gauzak oso aldakorrak izaten baitira. Urte berezi hau indartsu ospatu nahi dute eta edizioa, betiko legez, mimo handiz prestatu dute. Pintxo lehiaketa hilaren 9tik 15era egingo da, horren baitan ardo azoka eta hainbat dastaketa ere izango direlarik.

Hastapenei keinu eginez, dastatze-afari ‘bakar’ edo ‘aparta’ antolatu dute datorren ostegunerako, ekainak 4rako, 20:45ean, San Pelaioko ‘Erretena’ elkartean. Ricardo Pérez, 'Yandiola' jatetxeko eta Daniel García, 'Zortziko' jatetxeko sukaldariek prestatuko dutena, orain 25 urte atzera Ermura etortzen eta afaltzen ematen aitzindariak izan zirenak, lehen edizioko afaria eskaini zuten. Jankideen kopurua establezimenduaren edukierara mugatuta dago, eta, beraz, ezinbestekoa da tokia erreserbatzea. Horretarako, 614 406 816 telefono-zenbakira deitu behar dugu. Afariak 70€uro balio du.

Datorren astean, ekainaren 9tik 15era, urteroko pintxo lehiaketa izango dugu. Antolatzaileek laster iragarriko dituzte establezimendu parte-hartzaileak eta haien proposamen goxoak, inprimategian dagoen programa argitaratu ondoren.

Egitarau orokorrari dagokionez badakigu larunbatean, hilak 14, ardo azoka izango dela, aurten katxopo dastaketa eta bakailao lehiaketa proposatzen dituena. Asteazkenean, hilak 18, Idiazabal eta Erronkari jatorri-izendapeneko gazta dastaketa gidatua egingo da. Azkenik, uztailaren 17an, ostegunean, premium garagardoen dastatze gidatua ere izango da.

Informazio eta xehetasun gehiago Lobiano Gastronomia Elkartearen sareetan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu