Lobianon aurkeztuko du ‘The Four Breakers’ taldeak 'Dry drivers' diskoa
‘The Four Breakers’ talde kantabriarrak kontzertua eskainiko du bihar Lobiano Kultur Gunean 20:00etatik aurrera. Laukotea oso fina da, soul, r&b eta funk estiloak lantzen ditu, eszenaratze duin eta basatiarekin. Iraganeko soinuak berpizten dituen proiektu musikala, energia eta dotorezia xahutuz. Sarrerak 10 euro balio du eta aurrez aurre eros dezakegu Lobiano Kulturgunean eta online Kutxabanken webgunean.
Talde gazte honek ez du errebisionismoa lantzen eta klasikoen formula zaharrak plagiatzeko ohiko joeratik argi aldentzen da. ‘The Four Breakers’ talde kantabriar gaztea nazioarteko proiekzioa duen proposamen nabarmena da, Jones/Arce tandemak sinatutako hamaika abestiko bilduma bikaina osatzen du. Soula, Funk eta Rythm and Blues dosi handitan destilatzen duten konposizioak dira, musika beltzaren tradiziorik hoberenean barrena ibiliaz, Rock and Roll talde baten sonoritateaz eta jarreraz hornitua bere esentziarik klasikoenean, baina ikuspegi garaikide eta originalarekin datoz Diego One Arce gitarran, Nacho Vallejo baxu elektrikoan, Rodri Irizabal baterian eta Itz Jones kantuan.
The Four Breakers-ek halako musika lantzen du, erritmoa eta espiritua, zerutiarra eta gizatiarra uztartuz. Gura edo ez, bere kaleratu berriko diskoak -Dry Rivers-ek- dantzan jarriko dizu arima.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu