Maria Jose Llergoren ahots iradokitzailea eta estilo pertsonala Ermua Antzokian

29.01.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Cordobako kantariak "Ultrabelleza" bira aurkeztuko du ostiralean 20:30ean

María José Llergo (Pozoblanco, 1994) kantariak kontzertua eskainiko du ostiral honetan Ermua Antzokian, 20:30ean. Kantari errebelazio honek badaki zer egiten duen eta argi du zer nahi duen, arima eta bertso librea delako. Kordobar gaztea espiritu nomada bat da, estilo eta klixeetatik ihes egiten duena, bere sustrai flamenko eta andaluziarrari uko egin gabe. Sarrerak 15 €uro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean eta kutxazain-sarean, edo leihatilan emanaldia hasteko ordura arte.

María José Llergo artista balioanitza da, abeslari eta konpositore gisa nabarmentzen da. Gainera, hainbat instrumentu jotzen ditu. Musikarekiko interesa aitonarengandik jaso du. Aitonak, kantari autodidakta zenak, abesten irakatsi zion. Biolina ikasi zuen hamar urtez. Hemezortzi urterekin, Bartzelonako Lizeoan kantu modernoa eta jazza ikasteko aukera eman zion beka bat lortu zuen. Ondoren, Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan osatu zuen bere musika prestakuntza flamenkoan.

Bere ibilbide musikala "Niña de las dunas" bideokliparekin estreinatu zuen. 2022ko jatorrizko abesti onenaren Goya saria irabazi zuen, "Mediterraneo" kantuagatik, eta Espainiako Musika Akademiaren sarietako bat, Folklore disko onenaren kategorian, lehen edizioan (2024). Llergo bere bigarren diskoa aurkeztera dator; "Ultrabelleza": maitasunaren botere eraldatzailearen adierazgarri.

Bere musikak tradizioak errespetatzen du, nahiz ez dioen beldurrik abangoardiaz busti eta metamorfosiari besarkatzeko. Lorkaren sentikortasun-uholdea hedatzen du, soinu berrienen lotsagabekeria eta freskotasunarekin. Bere sekretua erraietatik bihotzeraino kantatzea da. Emozioen urakana da, herrialdeko ahots onenetako baten bidez, oilo azala eragin sentimenduak biluzten dituen bitartean.

'Ultrabelleza' gainditze eta ahalduntze ariketa da, non Llergok publikoa espazio seguru eta eroso batean murgiltzera gonbidatzen duen. Artistak, bere ahots indartsu eta hunkigarriarekin, bere esentzia flamenkoa eragin garaikideekin fusionatzen du, emanaldi bakoitza esperientzia eraldatzaile bihurtuz, non, errepertorio berriaz gain, bere abesti enblematikoenak interpretatzen dituen.

Bideoak

URL de Video remoto

Lotutako albisteak

Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
24.04.25
Pintura Eskolako ikasleen sormena eta lanak ikusgai izango Lobianon

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean
Imagen
22.04.25
Antzokiak ‘The Alto Knights’ eta 'Los Aitas' filmak proiektatuko ditu aste honetan

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira