Mendiolaren ‘Tuniado’ pintxoa, hirugarrena izan da Bizkaiko Txapelketan

15.06.23
Las e propuestas de los ermuarras
Gizartea
Ermuak hiru pintxo izan ditu azken fasean, sortzaile kategorian, Sagarraren ‘Bakailao molletea’; Kiskaren ‘Hizkuntza unibertsala’ izenekoa eta Mendiola jatetxearen 'Tuniado'

Ermuko Mendiola Jatetxeko Jose Manuel Rodriguez ermuarra Bizkaiko enbaxadore izango da 2023an. Sukaldaria Bizkaiko Pintxo Lehiaketako podiumera igo zen atzo, hirugarren postua lortu eta gero. Ermuak hiru pintxo izan ditu azken fasean, sortzaile kategorian, Sagarrako Jesus Rodriguez ‘Bakailao molletea’ proposamena sailkatu du eta Kiskako Andoni Perez ‘Hizkuntza unibertsala’ izenekoarekin sailkatu ondoren.

Pintxoen aukeraketa eta sari banaketa atzo, asteazkena, egin zen Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolan, Artxandan. Bizkaiko lehiaketa honetan bi kategoria zeuden: tradizionalak eta sortzaileak. Lehenengoan, lurralde osoko 50 pintxo bildu ziren. Sormenaren edo egilearen atalean 20 parte-hartzaile izan ziren, eta euren pintxoak epaimahai profesional baten aurrean aurkeztu eta defendatu zituzten. Taldeak Bizkaiko Pintxo Onenaren titulua eskuratu du ekainaren 13an eta 14an Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolan egindako showcooking batean. Atzo, asteazkena, zortzi sukaldaritza-proposamen aurkeztu ziren finalera, 2guztiak maila handikoak". Bizkaiko autore pintxorik onenak, epaimahaiaren arabera, honako hauek izan ziren: Durangoko Kobikako ‘Mr. Rabbit’ izenekoa; Bilboko La Antxoako ‘Antxoa Sobada’ bigarrena eta Ermuko Mendiola jatetxeko ‘Tuniado’ hirugarrena.

Ainara Basurko foru diputatuak, Xabier Otxandiano zinegotziak eta Boni Garcia Bizkaiko Ostalaritzako presidenteak banatu zituzten sariak.

Pinmtxoen ibilbidea, Jardunaldi Gastronokoaren barne

Pintxo horiek eta beste lau aste honetan dastatu ahal izango ditugu Lobiano Gastronomia Elkarteak antolatzen duen Gastronomia Jardunaldietan. Zazpi pintxoak ibilbidearen parte dira. Parte hartuko duten establezimenduak hauek dira: Bar Zutabe, Restaurante Urkaregi, Giroa, El Rincón, Sagarra, Mendiola Jatetxea y Kiska.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu