Mikel Losadak gaur 'txapligua' piztuko du, jaietako 77 orduri hasiera emanez

24.07.24
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Aktoreak 'suziria' botako du arratseko 7etan plazan, Santixau jaiei hasiera ofiziala emanez

'Mikel Losada Garcia' aktore ermuarrak txapligua botako du gaur eta "Santiago 2024" jaiei hasiera emango die. Jaiak 77 orduz luzatuko dira  eta 103 ekitaldi izango ditugu adin eta gustu guztien gogoak azetzeko. Urteko txupineroaren aukeraketak gure herriko pertsonak aintzatetsi, balioetsi eta omendu nahi ditu, arlo profesionalean, kirolean edo kulturalean egindako lorpenengatik. Interpreteak "asko dibertitzeko" eskatuko du gaur, "baina modu osasuntsuan, inori minik egin gabe", duela gutxi egindako elkarrizketa batean iragarri zuenez.

Mikel Losada Garcia zinema, antzerki eta telebistako aktore ezaguna da. Ermuan jaio zen 1978ko abenduaren 28an. Oso gazterik hasi zen interpretazioaren munduan. Hamasei urterekin antzerki eta ikus-entzunezko proiektuetan lehen paperak egin zituen. Hemezortzi urte zituela, Ramon Barearen antzerki konpainian sartu zen. Harrezkero, bere karrera profesional oparoa ez da eten. Ehun ikus-entzunezko ekoizpen baino gehiagotan lan egin du, horien artean "Ane" edo "Intimidad" (Netflix). Ehun antzerki-ekoizpen baino gehiagotan ere bai, geografia nazional osoan zehar.

Hiru aldiz izendatu dute Euskal Aktoreen Batasuneko Sarietan Euskal Aktore Onenaren Sarirako; azkenekoz 2022an, "Ane" filmarengatik. 2001ean Telebistako Aktore Onenaren Saria irabazi zuen Euskal Aktoreen Batasunaren Sarietan, eta 2022an kategoria berean izendatu zuten "Intimitatea" telesailagatik.

Gaur egun Bilbon bizi da, baina harreman estuak ditu Ermuarekin eta sarri etortzen da, bertan baititu bere familia eta lagunak.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu