Minbiziaren aurkako IX. Martxa urriaren 8an izango da

08.09.23
Muestra el cartel anunciador
Gizartea
Minbiziaren aurkako Elkarteak antolatzen du, zeinak irailaren 12an hasiiko ditu inskripzioak

Minbiziaren aurkako Ermuko IX. Martxa herrikoia datorren igandean, urriak 8, ospatuko da, ekitaldia antolatu duen elkarteak jakinarazi duenez. Goizeko 11:00etan hasiko da, Orbe Kardinalaren plazan, eta 3,4 kilometroko ibilbidea egingo du udalerriko kaleetan zehar. Izena emateko kuota 10 €-koa da eta bildutako diru guztiak ikerketarako erabiliko dira.

Antolatzaileek 3.000 plaza edo dortsal eskainiko dituzte gehienez eta interesatuek irailaren 12tik aurrera eman ahal izango dute izena. Boluntarioak Merkatu Plazan egongo dira astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan, 10:30etik 12:00etara eta 17:00etatik 19:30era, eta larunbatetan 11:00etatik 13:00etara, elestiko eta dortsal guztiak amaitu arte. Izen-ematearen kuota 10 €-koa da eta martxaren dortsala eta elastikoa une horretan emango zaizkio parte-hartzaile bakoitzari.

Bildutako duru guztia ikerketa-proiektu bati laguntzeko erabiliko da

Bildutako funtsak ikerketara bideratuko dira oso-osorik, eta edizio honetan tumore solidoen proiektuan laguntzeko izango dira, "Tumorearen barruan eta kanpoan tumore-jarduera duten helburu bikoitzeko CAR-NK zelulak, immunosupresioa deuseztatu dezakete minbizi solidoetan: NKG2D-CD19-CAR-NK zelulen terapia bat, (DUAL-CAR-NK) erabiltzeko prest", Cristina Eguizabal Biocruces Bizkaia Ikerketa Sanitarioko Institutuko ikertzailea buru duela.

Minbiziaren Aurkako IX. Martxa horretan bildutako dirua martxa herrikoiaren ondoren emango da, Orbe Kardinalaren plazan egingo den ekitaldian. Amaitu ondoren, zozketa bat egingo da parte-hartzaileen artean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 94 424 13 00 telefonora.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
Indarkeria matxistari ez! Nahikoa da!

Eguerdiko 12etan eta bost minutuz ordezkari eta herritarrak udaletxe aurrean kontzentratu dira
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian