Minbiziaren aurkako martxarako azken dortsalak salgai
Urriaren 8an, igandean, izango da Ermuko martxa eta, gero eta gertuago dago. Egun horretan, Ermuan, minbiziaren aurkako ikerketari laguntzeko Martxa solidarioaren bederatzigarren edizioa egingo dugu. Boluntarioen Tokiko Batzarrak gogor lan egiten jarraitzen du, dena ondo eta aurreikusi bezala atera dadin. Antolatzaileek 3.000 dortsal jarri dituzte salgai, eta dagoeneko 2.300 banatu dituzte. Salmentak aurrera jarraituko du denak agortu arte. Izen-emate bakoitzak (dortsala + elastikoa) hamar euroko kostua du. Bildutako diru guztia gaixotasun onkologikoak ikertzen dituzten proiektuetara bideratuko da.
Antolatzaileek Merkatu plaza zaharrean izena-emateak hartzen dituzte, zehazki, astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan, goizeko 10:30etik 12:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:30era. Larunbat goizetan bakarrik 11:00etatik 13:00etara, 3.000 plazak agortu arte. Izena emateko unean, martxaren elastikoa eta dortsala emango zaio parte-hartzaile bakoitzari. Izena ematearen kostua 10 €-koa da, eta bildutako dirua ikerketara bideratuko da, zehazki helburu bikoitzeko CAR-NK zelulen "tumore solidoen" proiektura, "Tumorearen barruan eta kanpoan tumore-jarduera duten helburu bikoitzeko CAR-NK zelulak, immunosupresioa deuseztatu dezakete minbizi solidoetan: NKG2D-CD19-CAR-NK zelulen terapia bat, (DUAL-CAR-NK) erabiltzeko prest", Cristina Eguizabal Biocruces Bizkaia Ikerketa Sanitarioko Institutuko ikertzailea buru duela.
Minbiziaren Aurkako IX. Martxa horretan bildutako dirua martxa herrikoiaren ondoren emango da, Orbe Kardinalaren plazan egingo den ekitaldian. Amaitu ondoren, zozketa bat egingo da parte-hartzaileen artean.
Elkartasun martxa urriaren 8an, igandea, egingo da 11: 00etatik aurrera, eta parte hartzaileek 3.400 metroko ibilbidea egingo dute gure herriko kale nagusietan zehar. Ibilbidea lasterketan osatu ahal izango da, oinez edo paseatuz, eta ez dago bete beharreko baldintza berezirik; parte hartzeko eta laguntzeko gogoa eta borondatea izatea, besterik ez.
Proba amaitzean, parte-hartzaile bakoitzak poltsa bat jasoko du hornidurarekin, saltoki laguntzaileek emandakoa.
Lotutako albisteak

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Etxebizitzetan sartzen saiatzearen ustezko delitua leporatu diete