'Model_IA' proiektu berritzailearen luzapena

09.02.24
Ekonomi Sustapena
Adimen artifizialaz baliatzen da; ekintzailetza bilatzen du gazteen intereseko gaietan, hala nola kirolean, musikan edo diseinuan, eta ekainera arte luzatuko da

Bizkaian ekintzailetza eta kalitatezko enplegu egonkorra sustatzea helburu duen "Model_IA" izeneko proiektu berritzailea. Zeregin horretan adimen artifizialeko teknologia berriak erabiltzen ditu, gazteen interesekoak diren gaietan zentratuta, hala nola kirolean, musikan eta diseinuan. Proiektua joan den urteko maiatzean abiatu zen eta apirilean amaitu beharrean ekainera arte luzatu ahal izatea eskatuko da, parte hartzen duten 15 gazteek proiektuari Aste Santuaren ondoren ekin ahal izan diezaioten eta irakastordu gutxiagoko garai batean amaitu.

Teknologia oinarrizko tresna da ekintzailetzaren ekosisteman, enpresetan eta gizartean. Garapen teknologikoak eragin nabarmena izan du enpleguan, eta aukera berriak ahalbidetu ditu. Aurrerapenen artean adimen artifiziala (IA) nabarmentzen da, gizartean nahiz egungo produkzio-sarean aldaketak sortzeko ahalmen handia baitu. Adimen artifizialean oinarritutako aplikazioen garapen azkarrari esker, prozesu askoren metodologia aldatzen ari da, eta, aldi berean, negozio- eta ekintzailetza-aukera berriak sortzen. Deialdiaren hirugarren edizioa da.

Model_IA Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak finantzatutako proiektua da, ia 50.000 €-rekin. Proiektu honen ardatza ekintzailetza sustatzea eta bultzatzea da, kirola, musika eta diseinua bezalako esparru jakin batzuetan. Proiektuak ekintzailetza-aukerak, metodologia berriak eta lan-tresnak identifikatu nahi ditu, eragile zuzenek edo zeharkakoek erabil ditzaketenak garapen eta eboluzioan jarraituko duten eremu horietan. Hainbat fase bete ditu; ekintzailetza-aukera berriak eta lotutako eragileak aztertu ditu. Lan-aukerak. Emaitzak zabaldu ditu, eta programaren amaieran, prestakuntza-pilulen bidez, sortzen diren aukerak gaituko eta abiaraziko dira; ideiak zabalduko dira, eta horiek egia bihurtzeko aholkularitza eta baliabideak eskainiko dira.

Izarra Fundazioa kultura berritzaile eta ekintzailea sustatzeko lanean ari da, hainbat proiekturen bidez enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzen lagunduko duen eredu ekonomikoa lortzen laguntzeko. Proiektu horien aurrekariak Pro IoT eta ProgramaTU dira, aipatutako Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak lagunduta.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren