Mugarteak Aire Libreko XXIX. Pintura Lehiaketa iragarri du

07.06.23
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Ekainaren 18an izango; gaia Ermuko hirigunea, teknika librea autorearen esku eta 2.400€ banatuko dira saritan

Ermuko Mugartea pintura taldeak Aire libreko XXIX. pintura lehiaketa prestatu eta iragarri du. Lehiaketa ekainaren 18ko igandean izango da herriko kaleetan, eta nahi duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute.

Izen-ematea igande goizean bertan egingo da, 09:00etatik 11:00etara, Lobiano Kultur Gunean. Bertan, artelanak egiteko erabiliko diren oihalak zigilatuko dira. Lehiaketaren gaia Ermuko hirigunea izaten jarraitzen du, parte-hartzaileek edozein teknika erabiltzeko libre izango direlarik.

Lehiaketa ordu 2etan amaituko da, lanak Lobiano Kultur Gunean entregatu beharko direlarik lanak. Epaimahai kualifikatu batek erabakiko du zeintzuk diren lan onenak, eta 17:00etan erabakia emango dute jakitera. Dozenatik gora sari baino gehiago banatuko dira, hainbat kategoriaren arabera. Sarien xehetasuna ondorengoa da:

Helduak:

•    1. saria: 1000 euro
•    2. saria: 450 euro
•    3. saria: 300 euro
•    Accesita, 160 eurotan baloratua
•    Tokiko lehenengo saria: 250 euro
•    Tokiko bigarren saria: 120 euro

Haurrak:

•    8 pintura-material sorta banatuko dira

Saritutako lanak Mugartea kolektiboaren jabetzara pasako dira eta egileek sarituriko lanak sinatu beharko dituzte. Lehiaketara aurkezten diren gainerako lan guztiak, epaimahaiaren  erabakia zabaldu eta ordubetera jaso ahal izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.