Mugikorra erabiltzeak dituen ontasun eta arriskuei buruzko ikastaroa

30.10.24
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
‘Atera txinpartak zure mugikorrari... baina ez zaitez erre’ ikastaroa 2007 eta 2010 urteen artean jaiotako gazteentzat da

Telefono mugikorra gure gizartearen elementu teknologiko baliotsua da, baina, hala ere, telefono mugikorraren erabilerari eta/edo abusuari buruzko eztabaida sutsua sortu du. Polemika sortzen da erabiltzen hasteko adin egokia zein den eta gazteenek nola erabili behar dutenaren inguruan. Mugikorrak, zalantzarik gabe, ontasunak dakartza gazteen soziabilitateari eta eguneroko zereginei dagokienez, baina arazoak ere ekar ditzake, behar bezala ez erabiltzeagatik edo denbora gehiegi egoteagatik.

Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kirol Sailak ‘Atera txinpartak zure mugikorreri... baina ez zaitez erre’ izeneko tailerra antolatu du. Bertan, mugikorren potentzialtasun guztia aprobetxatzeko teknikak, baliabideak eta trikimailuak eskainiko dira eta, aldi berean, mugikorren erabileratik eratorritako arazoak detektatzen lagunduko da.

Ikastaroa doakoa izango da eta azaroaren 16, 23 eta 30ean egingo da liburutegiko hirugarren solairuan 16:30etatik 18:00etara.

Hiru jardunaldi horietan bideo-edizioa, argazkigintza eta sare sozialetarako testuak lantzea bezalako atalak landuko dira. Tailerraren izendatzaile komuna erabilera arduratsua egiten irakastea izango da, eta hura erabiltzeko balizko arriskuen aurrean erne egotea: jazarpena, irudi desegokiak, pribatutasuna edo intimitatea gehiegi erakustea.

Tailerrean izena emateak, plaza lortuz gero, hiru saioetara joateko konpromisoa dakar. Ikastaroak 10 plaza izango ditu eta izen-ematea azaroaren 13ra arte egin daiteke Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbidean email bidez, honako datu hauek emanez: izen-abizenak, Liburutegiko txartelaren zenbakia, jaioteguna, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa.

Izen emateak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, zozketa bidez esleituko dira lekuak eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatuta daudenek. Onartutako pertsonen zerrenda webgune korporatibo honetako iragarki-taulan argitaratuko da azaroaren 14an, eta inskribatutako pertsona guztiei email bat bidaliko zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
05.11.24
"La Infiltrada", "El Llanto" eta "Traineras; pasión por el remo" zine filmak ikusgai Antzokian

Karteldegiari amaiera ematen dio igandeko haur emanaldian proiektatuko de "Central Parkeko heroiak" animaziozko film frantsesak
Imagen
04.11.24
Bihar hasiko dira Gabon Negulekuetarako izen-emateak

Gabonetako aisialdiko jarduerak izango; abenduaren 23tik 31ra eta urtarrilaren 2 eta 3an. Izen-emateak online edo Abiapuntun egin daitezke azaroaren 5etik 13ra bitartean
Imagen
04.11.24
Kulturak Udako Lehiaketako argazki saridun eta finalisten berri eman du

Aurten 49 irudi aurkeztu dira lehiaketara; 28 kamera kategorian eta 21 mugikorren kategorian