Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelen erabilerari buruzko kanpaina

28.03.25
Erakundea
Hiritarren Segurtasuna
Gizartea
Hilabetean 9 txartel erretiratu ditu Udaltzaingoak Ermuan, irregulartasun zenbait antzeman dituelako

Ermuko Udaltzaingoa kanpaina berezia garatzen ari da, mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatutako guneetan aparkatzeko diren txartelen erabilera zuzena dela bermatzeko. Kontrol-kanpainaren helburua kolektiboaren eskubideak errespetatzen direla bermatzea da, eta mugikortasun-arazoak dituzten pertsonentzat gordetako plazak soilik benetan behar dituztenek erabiltzen dituztela ziurtatzea.

Kanpainaren baitan agenteek 9 txartel erretiratu dituzte hainbat irregulartasunengatik azken lau asteetan eta horien erabilera arautzen duen martxoaren 22ko 50/2016 Dekretua urratzeagatik. Erretiratutako txartelen kasuistika zabala da; kasu batzuetan, titular onuraduna zendu izan delako, eta, beste hainbatean, hirugarren pertsonek iruzurra egin eta txartel horiek behar ez bezala erabili dituztelako.

Ermuko alkate Beatriz Gámizek adierazi duenez, "kanpainak mugikortasun murriztua duten pertsonekin hartutako konpromiso agertzen du, pertsona horiek inolako oztoporik gabe mugitzeko duten eskubidea bermatzeko. Txartel horiek behar ez bezala edo erabiltzea benetan behar dituzten pertsonekiko errespetu falta da".

Udalak gogorarazten du txartel horiek behar bezala erabiltzea ez dela aukerakoa, baizik legezko betekizuna. Horregatik, Udaltzaingoa ausazko kontrolak egiten ari da txartelen baliozkotasuna, titulartasuna eta iraungi gabe daudela egiaztatzeko. Araudia betetzen ez den kasuetan, agenteek txartela erretiratu eta zehapena jartzen dute.

Kontrol-kanpainak, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako baliabide publikoak modu zuzen eta egokian erabil daitezela du xede.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte
Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako