Nevenka kasua, Ermua Antzokiko eszenatokian ikusgai
2001ean, eta Espainiako historian lehen aldiz, emakume batek sexu-jazarpena pairatu izanagatik epaiketa bat irabazi zuen politikari baten aurka. Nevenka Fernándezek, Ponferradako (Leon) Udaleko zinegotziak, lehen aldiz alkate bat eseri zuen akusatuen aulkian, eta alor horretan, #MeToo mugimenduaren barneko lehen kasua izan zen. Auzitegietan arrazoia eman zion herrialdeak Nevenkari, baina publikoki estigmatizatu egin zen.
Kasu honek izan ginenaren islada itzultzen digu egindako aurrerapenetaz jabetzeko, baina baita bidean utzitako zauriak ere. Nevenka, oraindik ere, aurretik izan zituen eta atzetik datozen emakumeen ispilu da; aldatu den edo, agian, hainbeste aldatu ez den gizarte baten isla.
María Goiricelaya zuzendariak eta Histrión Teatro konpainiak eszenatokietara egokitu dute benetako kasu hau, Gema Matarranz, Ales Furundarena eta Marta Megiasen antzezpenekin. Nevenka ostiralean, martxoak 15, izango da ikusgai 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian.
Sarrerak 10 euroan daude salgai Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean edo, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.
Lotutako albisteak
Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko