"Nunca he estado en Dublin", ostiral honetan Ermua Antzokia
Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, alaba gazteena, Londrestik itzuliko da, hiru urtez inongo harremanik gabe egon ondoren, eta, azkenean, laurak elkarrekin egongo dira berriro. Baina ez da bakarrik etorriko: Cindyrekin dator, bere neskalagun irlandarrarekin.
Inork ez du imajinatzen, ordea, Cindy pertsonaia ikusezina dela, Elenaren fantasia bat, familia honen oreka hauskorra hankaz gora jarriko duena, gonbidatu arrotz hau onartzearen edo errefusatzearen artean lehiatuz. Gau zorabiagarri honetan, bakoitzak bere fantasia eta miseriak azaleratuko ditu. Eta euren artean onartzeko zailtasunak izan arren, denek gauza bera bilatzen dute: bizitzen lagunduko dien ilusio bat.
Markos Goikolearen lehen antzezlana da Nunca he estado en Dublin, eta komedia garratz honetan Iñigo Aranburu, Aitziber Garmendia, Iñigo Azpitarte eta Mireia Gabilondo aktoreak izango ditugu taula gainean. 90 minutuko emanaldiak besteen bizipen eta sinesmenen onarpenari buruz hitz egingo digu. Izan ere, pertsona bakoitzak bere errealitatea eraikitzen du, baina zenbateraino gara gai besteenekin bizitzeko?
Emanaldia ostiral honetan, abenduaren 15ean, arratsaldeko 20:30etan hasiko da Ermua Antzokian. Sarrerak 10 euroan daude salgai Lobiano Kultur Gunean eta Kutxabanken webgunean.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu