Odola emateko aukera izango dugu gaur

23.04.25
Abisuak eta matxurak
Gizartea
Autobusa Bizkaiko Etorbidean izango da bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean

Odol-emaileen Elkarteak odola emateko saio berria antolatu du. Apirilak 23ko asteazken honetan aukera izango dugu goizeko nahiz arratseko orduetan.bAutobusa Bizkaiko Etorbidean kokatuko da, goizez bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta arratsaldez lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean.

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte.

Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).

Hurrengo txandak kontsultatzeko, ikus elkartearen webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte