Imagen
Odola emateko deia astelehen honetarako
26.08.24
Gizartea
Autobusa gaur 09:15etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara egongo da Kaltxangoko geralekuan
Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak odol-emate jardunaldi berria antolatu du gure herrian gaurko, astelehena, abuztuaren 26a. Dohaintza egin ahal izateko autobusa Kaltxangoko geralekuan egongo da, 9:15etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara.
Ekimen honen helburua gaixoen eta Osakidetzaren sarean artatutakoen beharrak asetzeko odola biltzea da. Odol Emaileen Elkarteak gogorarazi du sistemak egunean 450 odol-emate inguru egin behar dituela, besteak beste, kirurgietan, transplanteetan edo odoljarioetan eta gaixotasun kronikoak edo onkologikoak dituzten pertsonei zerbitzua emateko.
Halaber, odol-talde batzuk stock-maila oso baxuan daudela adierazten du, batez ere A+, A-, B-, O+ eta O-.
Ez imajinatu: ekin! Odola eman.
Lotutako albisteak
Imagen
04.03.26
Martxoak 8: eman tokia berdintasunari
Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari
Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian