‘Oilarraren jokoak’ hasiera emango ‘Eguen zuri’ egunean 2024ko Inauteriei

Gaur hasiera emango diogu Ermuan aurtengo Inauteri festri. ‘Eguen zuri’ egunak ekintza egitarauari hasiera emango dio. Gaurkoan bi jarduera nagusi izango ditugu; batetik herriko ikastetxeek antolatzen duten ‘Oilarraren jokoa’, zeina herriko Orbe Kardinalaren plazan jokatuko den, arratseko 4etatik hasita. Lehen Hezkuntzako ikasleek egun berezia izango dute, goizez eskola edukiko eta arratsaldez mozorroturik joan ahalko baitira gelara, ondoren festaz eta kaleko jardueraz gozatzeko.
Joko horretan herriko ikastetxeetako hainbat ikaslek parte hartuko dute, aterako direnak zozketa bidez aukeratzen dira, aldez aurretik izena eman duten guztien artetik. Parte hartzaileek plaza zeharkatu beharko dute oilarra gordetzen duen kaxaren bila, begiak estalita dituztela, ikusleek ‘eskuma’, ‘ezkerra’ edo ‘zuzen’ segitzeko gomendioak ematen dizkioten jarraibideei eta musikari so eginez. Aurtengoan ere ez da animalia bizirik erabiliko, azken urteetan egin bezala horren ordez figura bat jarriko ontzian. Saria eskuratuko dute plazatik atera eta frontoian jarritako kutxaraino iritsi eta kaxa ukitzen duten partehartzaileak.
Jarraian, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera Xaibor DJak musika jarriko du jaia girotzeko, iluntzera arte.
Ostiralean, ‘Hartza Eguna’
Biharko ostiralean, ‘bariku mehe egunez’ egitarauak aurrera egingo du. Eguna Euskal Birusa elkartean bultzatu eta antolatzen duen ‘Hartzari’ dedikatuko zaio. Ekitaldi horren antolakuntzan ondoren zerrendatzen direnek parte hartzen dute: Anaitasuna ikastola, Ongarai, Eskolabarri, Sallabente eta San Pelayo ikastetxeek, herriko Kaltxango eta udal euskaltegiek eta Deba Beheko Bertso Eskola, Alboka Musika Eskola eta Antxitxiketan. Talde horietako kideek kalejiran aterako dira, arratsaldeko sei eta erdiak geroztik, udaletxeko balkoitik testu edo pregoia entzun ondoren. Kalejira udaletxe aurretik abiatuko da, animalia harrapatu ondorengo eta Guillermo Bengoetxea, ‘Txindurri’, zenak idatzitako koplak kantatuz kalerik kale. Aurtengo nobedadea udaletxeko balkoitik testu bat irakurtzea da eta ondoren Alboka Musika Eskolako bandaren emanaldia dira, taldeak Bengoetxearen koplei musika jarri baitie. Quico Pugès zuzendariak koplak partituran jarri, egokitu eta instrumentuentzat moldatu duen musika. Urtarrilaren amaieran grabatu zuten, etorkizunerako gorde asmoz.
Azpian, agirien atalean, aurtengo programa duzue.
Lotutako albisteak

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke