Ongaraik auzoko jaiak berreskuratu ditu ia lau hamarkadaren ostean

14.06.24
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Bazkari herrikoia, musika eta txirrindulari erronka dira egitarauko protagonistak

39 urteko etenaldiaren ondoren, Ongarai auzoa jaietan murgilduko da beste behin asteburu honetan, 55. urteurren berezian. Ospakizunak gaur, ekainak 14, hasiko dira Ongarai Eskolako jolastokian, arratsaldeko 18:30ean, haurrentzako jolasekin. Ondoren, igel jokoaren txapelketa jokatuko da helduentzat, eta Track-A DJak kalejira alaia egingo du 19:30etatik aurrera. Lehenengo egunari amaiera emateko, herriko Cien Duros taldeak kontzertua eskainiko du 22:00etan.

Ekainaren 15ean, larunbata, jaien pregoiarekin hasiko da eguna eta adinekoei omenaldia egingo zaie 12:00etan. 12:30ean, Irulitxa txarangak kalejira egingo du giroa berotzeko, eta 14:00etan herri bazkaria egingo da, 300 pertsona baino gehiagorekin eta duela aste batzuetatik txartel guztiak agortuta.

Potxin eta Patxin pailazoek jaiarekin jarraituko dute 17:00etan, eta 18:00etan La Chirigota de Mariano hasiko da. Zuzeneko musika auzora itzuliko da 19:30ean Eirband bertsio taldearen kontzertuarekin, ondoren Juanma Cano DJa (21:30ean) eta, 23:00etatik aurrera, DJ Iker B, DJ Anux eta DJ J. Del Gado (J. Ganuza).

Ausartenek Hilen Aldapa txirrindulari erronkan parte hartzeko aukera izango dute, 01:45ean. San Pelaiotik Ongaraino, aldapan gora bizikletan igotzea izango da erronka. Ausartzen zara?

Jaiak zapore onarekin amaitzeko, 02:30ean txokolatada herrikoia egingo da.

Lotutako albisteak

Imagen
04.03.26
Martxoak 8: eman tokia berdintasunari

Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean
Imagen
03.03.26
Dokumental bi, thrillerra eta animazioa proiektatuko ditu Ermua Antzokiak aste honetan

Filmak ondorengoak dira: ‘Llámame sinsorga’ , ‘Flores para Antonio', ‘Ruta de escape' eta ‘Evolution'