"Oporretan jolas", udako oporrik dibertigarrienak

28.04.23
Udalekuetako programazioaren kartela
Kirolak
Euskara
Erakundea
Gizartea

Ekintzak Lehen Hezkuntzako haurrei zuzenduta daude, eta izen-emateak maiatzaren 4an, osteguna, hasiko dira

Ermuko Udaleko Euskara eta Kirol sailek Oporretan jolas udalekuen edizio berria aurkeztu dute. Lau astez, Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila arteko haurrek ongi pasatzeko eta, aldi berean, euskara praktikatzeko eta hobetzeko hainbat jardueraz gozatu ahal izango dute.

Oporretan jolas lau astetan, lau adin-bloketan eta lau motatako jarduera dibertigarri eta hezitzailetan banatuko da: aisialdia, steam tailerrak, zirku eskola eta kirolak. Astekako banaketa honela geratzen da:

  Ekainaren 26tik 30era Uztailaren 3tik 7ra Uztailaren 10etik 14ra Uztailaren 17tik 21era
LH 1-2 Aisialdi ekintzak Kirolaz blai Zirku eskola Steam tailerrak
LH 3 Steam tailerrak Aisialdi ekintzak Kirolaz blai Zirku eskola
LH 4 Zirku eskola Steam tailerrak Aisialdi ekintzak Kirolaz blai
LH 5-6 Kirolaz blai Zirku eskola Steam tailerrak Aisialdi ekintzak

Egun bakoitzeko ohiko ordutegia 09:00etatik 13:30era izango da. Jarduera mota bakoitzaren programazio zehatza multzo bakoitzeko parte-hartzaile kopurua jakin ondoren zehaztuko da. Dena dela, aisialdiko jardueretarako behin-behineko egutegi hau planteatzen da.

Izena emateko epea maiatzaren 4an, osteguna, irekiko da, eta hilaren 12an, ostirala, amaituko da. Izena asteka eman beharko da, eta adin-taldearen arabera aukeratu beharko da zein jardueratan eta zein astetan parte hartu nahi den.

Aste eta haur bakoitzeko prezioa 35 eurokoa da; pertsona bakoitzeko 28 eurokoa, bi anai-arrebak izena ematen badute edo familia ugariko kidea bada. Matrikularen tasa Kutxabankeko kontu zenbaki honetan ordaindu beharko da, kontzeptuan haurraren izen-abizenarekin: ES89 2095 0040 6091 1099 0751.

Tasak ordaindu ondoren, eskabidea bete eta, ordainagiriarekin batera, Ermuko Udalaren Egoitza Elektronikoan erregistratu beharko da. Abiapuntu bulegora ere joan daiteke astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era.

Bete ezazu izen ematea online hemen: https://abiapuntu.ermua.eus/abiapuntu/ProcedimientoTabs.aspx?tab=1&idProc=157&idnct=786&x=N4IbRizeNVHkM14zdjM/dw

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean