Ostirala iritsi da!' ikuskizuna Antzokian gozagai

26.03.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren azken ikuskizuna ostiral arratsaldeko 5etan eta 7etan ikusi ahal izango dugu

Euskal Herriko pailazo ezagunenak iristear dira, beste behin, gurera. Ostiralean, martxoaren 28an, Ermua Antzokian izango dira ‘Ostirala iritsi da!’ titulua duen ikuskizun berriena aurkezteko. Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lorek elkarren segidako bi emanaldi eskainiko dituzte Ermuan, lehena 17:00etan eta bigarrena 19:00etan. Sarrerak 6 euro balio ditu eta oraindik bi saioetarako sarrerak daude. Sarrera horiek aldez aurretik eros ditzakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean eta orotariko kutxazainen sarean.

Ikuskizun alai eta koloretsua da, ume nahiz familientzako aproposa dena. 70 minutuko irupena du.

Laburpen txikia

Gaur egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta bertaratutako lagunek, Txapas irakaslearekin batera, haren azken laneguna igaroko dute, elkarrekin ikasitakoa ospatuz.

Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Txapasekin beti da ostirala!

Lotutako albisteak

Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko