Pedro Gallego Monteiro, zinegotzi berria karguari promes egin ondoren
Pedro Gallego Monteiro da Ermuko Udalbatzako zinegotzi berria, aste honetako astearte arratsaldetik, hileko ohiko osoko bilkuran kargua hartu zuenetik, karguaren betebeharrak zintzo beteko dituela hitz eman eta gero. Kargu hartze hori dela eta, Udalbatzak dagozkion hamazazpi ordezkariak ditu berriz ere, abendutik zegoen hutsunea bete ondoren.
Pedro Gallegok udalbatzakide gisa kredentziala lortu zuen estreinakoz aurreko agintaldian (2019-2013), Gaztediaren ardura gain hartu zuelarik. Pedro Gallegok hogeita hamar urte ditu eta industria-mekanizazioko teknikari eta kirol-teknikari prestakuntza du.
Beatriz Gamiz alkateak Osoko Bilkuran ongietorria eman zion, eta adierazi zuen bere etorrerak "ikuspegi eta konpromiso berri bat ekarriko duela gure udalerrian kudeatzen diren proiektuetan eta herritarren ongizatean aurrera egiteko”. Amaitzeko, eskerrak eman zizkion "Ermuko bizilagunen zerbitzura egoteko, erantzukizun hau onartzeagatik".
Lotutako albisteak
Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian