Pintura Eskolak irailaren 16an zabalduko ditu ateak

27.08.24
Kultura eta Gazteria
Lehen matrikulatuta zeuden pertsonek izena emateko lehentasuna izango dute irailaren 2tik 12ra bitartean, eta ondoren, epe orokorra irekiko da

Ermuko Udal Pintura Eskolak jarduerari berrekingo dio iristear dagoen 2024/2025 ikasturtean. Zerbitzuak irailaren 16an irekiko ditu ateak ikasleentzat Lobiano Kultur Gunean, eta matrikulazio epea prestatzen ari da jada.

Martxoan, jarduera eten zenean, 114 pertsona zeuden izena emanda Eskolan, eta horiek lehentasuna izango dute zerbitzuan parte hartzen jarraitzeko orduan. Horrela, irailaren 2tik 12ra, biak barne, Ermuko Udaleko Kultura Sailari jakinarazi ahal izango diote pintura klaseekin jarraitzeko interesa dutela. Erantzuna baiezkoa bada, irailaren 16tik aurrera Eskolan jarraituko dute, aurrez eskatutako talde eta ordutegi berberetan.

Udal Kultura Saila harremanetan jarri da jada ikasle ohiekin posta elektroniko bidez, eta mezu horri erantzunez edo Lobiano Kultur Gunera bertaratuz adierazi ahal izango dute jarraitzeko asmoa. Irailaren 12tik aurrera erantzunik jaso ez bada, ulertuko da pertsona ez dagoela interesatuta eta plaza libre geratuko da.

Bestalde, norbaitek taldez aldatu nahi badu, izena emateko orria bete eta Kultura Sailak eskatutako plaza baieztatu arte itxaron beharko du. Baja eman nahi dutenek formalki izapidetu beharko dute Abiapunturen bitartez.

Irailaren 16ko astean irekiko da izena emateko epea ikasle berrientzat eta familiako arte tailerretarako. Pertsona hauek urrian hasiko dute ikastaroa.

Klaseen hasieran, haurrek mantal bat eramatea gomendatzen da, pinturaz zikin ez daitezen. Helduen kasuan, ikasturtean zehar garatu nahi duten proiektua argi badute, adibide gisa behar duten koadroa, argazkia edo materiala ekar dezakete. Bestela, eskolak ereduak eskainiko ditu aukeratu ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian