Playback lehiaketak jokoei amaiera emango eta aurtengo irabazlea erabakiko

22.07.24
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Gaur gauean 10 koadrila plazan lehiatuko dira sariaren 600€ poltsikoratzeko asmoz, 22:30etatik aurrera

Txarangen Batzordeak amaiera emango die gaur 2024 honetako koadrilen arteko jokoei, Santixau jaietako egun handietan murgildu aurretik. Playback lehiaketa gaur gauean izango da, 22:30etatik aurrera, Orbe Kardinalaren plazan. Hamar txarangek ziurtatu dute parte-hartzea eta koreografia bana prestatu dute. Koreografia horrek, ziur asko, irudimen handia eta eszenaratze zaindua izango ditu. Epaimahaia Elgoibarko gazteek osatuko dute, eta, besteak beste, aurkezpena, koordinazioa, sinkronizazioa eta jantziak baloratuko dituzte.

Playback lehiaketa eta horren emaitza kontuan hartuko dira sailkapen orokorra eta horri dagozkion sariak finkatzeko, baita aurten 3.325 €eskudirutan eta gure herriko ostalaritza-establezimenduetan afaltzeko txarteletan lortzen diren gainerako probei eta bederatzi trofeori dagozkienak ere.

Sarien xehetasuna honako hau da:

Jokoen sari orokorra

  • Lehen taldea: garaikurra, 450 euro eskudirutan eta herriko tabernetan afaltzeko balio duen 350 euroko txartel
  • Bigarren taldea: garaikurra, 300 euro eskudirutan eta 200 euroko afarirako balea
  • Hirugarren taldea: garaikurra, 200 euro eskudirutan eta 125 euroko afarirako txartela

Abesti lehiaketaren saria

  • Lehenengo taldea: garaikurra, 150 euro eskudirutan eta herriko tabernetan afaltzeko balio duen 150 euroko txartela
  • Bigarren taldea: garaikurra, 100 euro eskudirutan eta 100 euroko afarirako balea
  • Hirugarren taldea: garaikurra, 50 euro eskudirutan eta 50 euroko afarirako txartela

Playback lehiaketaren saria

  • Lehenengo taldea: garaikurra eta 600 euro eskudirutan
  • Bigarren taldea: garaikurra eta 300 euro eskudirutan
  • Hirugarren taldea: garaikurra eta 200 euro eskudirutan

Lotutako albisteak

Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Haylen musikari frantsesak Ermuan kantatuko du

Lobianon datorren larunbatean, 20:00etan
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"