Imagen
Puzgarriak izango ditugu bi egunez igerilekuan, uretan jolastu eta gozatzeko
21.12.23
Kirolak
Kirol alorrak puzgarriak jarriko ditu abonatu eta erabiltzaileentzat, ostiral eta larunbat arratsaldean erabil ditzaten
Udal kirol arloak iragarri du aste honetan elementu puzgarriak jarriko dituela M. Angel Blanco kiroldegiko igerileku estalian, abonatuen eta, oro har, instalaziora sartzen diren erabiltzaileen eskura.
Jolaserako eta dibertitzeko puzgarriak ostiralean eta larunbatean -hilaren 22an eta 23an- jarriko dira arratsaldeko ordutegian. Ostiralean 18:45etik 21:00etara bitarteko orduetan erabili ahal izango da. Larunbatean, berriz, instalazioa irekita egongo den ordu-tarte osoan erabiliko da, hau da, 16:00etatik 20:00etara.
Abonatuek sarbide librea dute igerilekura eta, abonatu ez direnek ordez, sarrera txartela kontrolean eskuratu ahal izango dute, tasa ordainduta.
Lotutako albisteak
Imagen
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira