Rocio ama-birjinaren erromeria ospatuko du zentro andaluziarrak gaur eta bihar

23.06.23
Kultura eta Gazteria
Gaurko jarduerak San Pelaio parkean egingo dira eta biharkoak Betiondon, egun osoan zehar

Andaluziako Kultur Etxeak ‘Rocioko Ama Birjinaren’ omenezko erromeria ospatuko du gaur eta bihar. Egitarauak iragartzen duenez dantza erakustaldia izango gaur arratsaldeko 8etan San Pelaio parkean, ‘Fit Gipsy Dance Eva’ talde ermuarrarekin. Gaueko hamar eta erdietan Rocioko Ama Birjinaren salbea abestuko dute, ondoren irudia egoitzan gordez bihar artean.

Bihar, larunbata, goizeko hamarretan hasiko dute egoitzatik Betiondora arteko bidea, Ongarai auzoan. Eguerdian meza izango da eta ‘De Norte a Sur' abesbatzak kantatuko du. 13:00etan ardo bat dastatuko da eta eguerdian bertaratzen direnek mahaia partekatuko dituzte bazkari auto gestionatuan.

Arratsaldean, festak aurrera jarraituko du. Arratsaldeko 16:30etatik aurrera Eva dantza akademiako kideak arituko dira; ‘Alma flamenka' taldeak desfilatu egingo du. Carlos Luque musikariak 19:30etan emango dio hasiera kontzertuari, eta 20:00etan etena egingo Ama Birjina agurtzeko azken salbearekin. Ondoren, Carlos Luqueren emanaldiak aurrera jarraituko du, jaiari eta egunari agur esateko. Egitarauak Ermuko Udalaren eta Andaluziako Juntaren laguntza du.

Lotutako albisteak

Imagen
12.05.25
Zabalik XXXIX. Xornadas das Letras Galegas

Egitaraua hasita dago eta jarduera gehienak datorren asteburuan izango dira
Imagen
08.05.25
Vertigo Rock Fest jaialdia ospatuko asteburuan

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan