Rocioko amaren omenezko erromeria ospatuko du Ermuko Andaluziako Zentroak

19.06.24
Kultura eta Gazteria
Gizartea
San Pelaio plazan eta Betiondon izango dira ekitaldiak ostiral eta larunbat honetan

Ermuko Andaluziako Kultur Etxeak Rocioko Ama Birjinaren omenezko erromeria ospatuko du asteburu honetan. Egitaraua ostiral honetan hasiko da, ekainak 21, arratsaldeko 19:00etan San Pelaio parkean, pintxopotearekin eta urdaiazpiko-ebakitzailearekin. 20:00etan, Aire Andaluz dantza taldearen eta Eva dantza akademiaren emanaldia hasiko da, eta, ondoren, Flamenco eta Son taldearen kontzertua izango da 21:30ean. Eguna amaitzeko, 22:30ean Salve Rociera abestuko da.

Larunbatean, hilaren 22an, 10:00etatik aurrera, Ermuko kaleak zeharkatuko dira Rocioko Ama Birjinaren irudiarekin, Andaluziako Zentrotik abiatuta (Diputazio kalea) Betiondora iritsi arte. Bertan, eguerdian, meza ospatuko da Hijos de Jaén abesbatza rocieroaren eskutik. 13:00etan, ohorezko ardoa eskainiko da, eta, 14:00etan, bertaratuek mahaia partekatuko dute landa-bazkari batean.

Jaia agurtzeko, 20:30ean Andaluziako Zentrora itzuliko da Ama Birjinaren irudia.

Programak Ermuko Udalaren eta Andaluziako Juntaren laguntza du.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu