Saharar herriarentzako elikagaien bilketa

16.01.24
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Rio de Oro elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko du Tindufeko errefuxiatuengana

Rio de Oro GKEak Karabana Solidarioa 2024 kanpaina hasi du, saharar errefuxiatuentzako elikagaiak bildu eta bidaltzeko. Ermuko Udala erakunde honen jarduerarekin elkarlanean ari da, Saharar Herriari Laguntzeko Urteko Programaren barruan.

Ekimena urtarrilaren 31ra arte, asteazkena, garatuko da, eta herritarrek parte hartzeko hainbat bide izango dituzte. Alde batetik, Durangaldeko ikastetxe eta supermerkatuetan elikagaiak bilduko dira. Izan ere, ematen den arroz edo lekale kilo bakoitza elikagai bat baino zerbait gehiago da, itxaropena, senidetzea, elkartasuna, indarra ere bada 45 urte baino gehiago errefuxiatuta daramatzan eta Marokorekin izandako gerraren, inflazioaren eta osasun-krisiaren ondorioz egoera larriagotu zaion herri batentzat.

Saharako gobernuarekin koordinatuta, honako produktu hauek biltzea erabaki da:

  • Arroza
  • Pasta
  • Lekaleak
  • Atun latak
  • Oliba olioa
  • Sardina latak
  • Konpresak

Bestalde, Bizum edo banku-transferentzia bidezko dohaintzen bidez ere lagundu ahal izango da kanpainarekin, eta horiek errefuxiatuentzako elikagaiak erosteko erabiliko dira. Dohaintzak hiru motatan edo kopurutan sailkatzen dira:

 
6 euro Arroz, pasta, azukre eta lekale kilo bana
9 euro Arroz eta lekale kilo bana, litro bat olio eta konpresa pakete bat
15 euro Pasta eta lekale kilo bana, hiru atun lata, konpresa pakete bat eta sardina lata bat

Bizum bidez dohaintza bat egiteko, sartu aplikazioan, hautatu Egin dohaintza aukera eta bilatu Rio de Oro GKEa 01955 kodearekin. Banku-transferentzia bat aukeratuz gero, erakundeak Laboral Kutxan duen kontu-zenbakia ES90 3035 0129 11 1290034483 da.

Kanpaina amaitzean, Rio de Orok trailer handi bat bidaliko du Tindufeko errefuxiatu-esparruetara, laguntza humanitarioko tonekin, inflazioak eta gerrak ezinezko egiten baitute familia saharar askok oinarrizko produktu jakin batzuk erostea.

Lotutako albisteak

Imagen
Salek Baba Saharako Osasun ministroaren bisita
11.04.25
Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu
Imagen
02.04.25
Debabarrenaren eskuzabaltasunagatik esker ona agertu du ‘Zaporeak’ GKEak

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan
Imagen
La imagen muestra una parte del cartel
24.03.25
Zaporeak elkartearen VII. erronkari hasiera emango zaio gaur

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan