Saihesbidea amaitzeko datak eta aurrekontua zehazteko eskatu dio Udalbatzak Foiru Aldundiari

Herritarrei mobilizatzeko deia egiteaz batera
01.02.23
La foto muestra el salón de plenos al votarse el texto
Erakundea
Bost udal talde politikoetatik lauk mozio bateratua onartu zuten bart iluntzean eta guztiek deitu dute otsailaren 4an, larunbata, 13:00etan VI. Mendeurrena kalean kalean konzentratzeko eta bide hori mozteko, protesta gisa

Udal ordezkaritza duten bost alderdi politikoetatik lauk mozio bateratua onartu zuten bart iluntzean. Mozio horrek Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen dio Ermuko saihesbidea osorik amaitzeko konpromiso publikoa har dezala, data zehatzekin eta behar den aurrekontu-zuzkidurarekin, PSE-EE-PSOEren (7), EAJ-PNVren (4), EH Bilduren (3) eta Elkarrekin Ermuaren (2) aldeko 16 botorekin eta PPko ordezkariaren (1) aurkako botoarekin. Talde guztiek otsailaren 4an, larunbata, 13:00etan VI. Mendeurrenan kalera irten eta bide hori moztuko duen konzentrazioan parte hartzera deitu dute protesta gisa.

Dokumentuak foru-erakundeari eskatzen dio “aurrera egin dezala mendebaldeko saihesbidearen proiektuaren beharrezko izapidetzean, eta bizkortu dezala eraikuntza-, ingurumen- eta administrazio-proiektuaren idazketa, esleipenean aurreikusitako 32 hilabeteko epea murrizteko. Ez zaigu onargarria iruditzen fase-banaketa gehiagorik egitea, ezta Bizkaiko errepideen Lurraldearen Arloko Planean (LAP) aurreikusitako epea ere”.

Dokumentuaren izenburua “Saihesbidea orain! Nahikoa da atzerapenekin” da. Bertan adierazten denez, “urte asko daramatzagu Goitondoko industrialdera doazen tona askoko kamioiak hirigunetik igarotzen, VI. Mendeurrena eta Zubiaurre kaleetatik barrena, eta Urtia industrialderaa, Zearkaletik zehar. Gainera, duela 22 urte deserosotasun eta arrisku hori ezabatuko lukeen saihesbide batekin amets egiten hasi ginen. Gaur Hegoaldeko saihesbidea besterik ez dugu, eta mendebaldeko saihesbidearen zain jarraitzen dugu oraindik”.

Testuak Ermuko “herritarren ezinegona, haserrea eta nazka” aipatzen ditu, “saihesbidea oinarrizko azpiegitura baita gure herriaren etorkizunerako eta garapenerako, Urtia eta Goitondo poligonoetako enpresen segurtasuna, trafikoa, hiri-mugikortasuna, ingurumena eta lehiakortasuna hobetzeko”. Denboraren joanak eta atzerapenek “ez-betetze nabarmen eta larritzat jotzen dute, eta, beraz, Bizkaiko Foru Aldundiak sentiarazten digu bigarren mailako bizkaitar gisa tratatzen gaituztela”.

Mozio hori hileko ohiko osoko bilkuran onartu zen, zeinak lau puntu zituen gai-zerrendan: aztertu beharreko gaiei buruzko interesen bat jakinarazteko gonbidapena, abenduko aurreko bilkurako akta, hileko alkatetzaren dekretuen zerrenda, eta baterako mozioa, bilkurak iraun zuen bi ordu eta laurdenak monopolizatu zuena. Bertan, Saihesbidea orain! herri plataformako ordezkari batek eta Carlos Totorika alkate ohiak hartu zuten hitza. Lehenengoak azaldu zuen “herritarren haserreak plataforma eratzera eragin diela, mobilizatzeko eta saihesbidea amaitu dezatela eskatzeko. Pozik gaude dagoeneko erreakzioak piztu direlako”. Bigarrenak, alkatea ohiak batasuna eskatu zuen, “batasuna eta indarra erakusteko unea delako proiektua amai dezaten eskatzeko, beharrezkoa delako, bidezkoa delako eta amaitu gabe egotearen arduradunak daudelako”.

Osoko bilkuraren bideo-akta datozen egunetan argitaratuko dugu, horretan bi ordu baino gehiagoko saioan hitzez-hitz esandako eta gertatutako guztia jasoko du. Gainera, dokumentazio osagarriaren erlaitzean bilkurako dokumentu guztiak kontsultatu ahal izango dira.

 

Lotutako albisteak

Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako
Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako