Imagen
Santa Anara igotzeko bigarren eskailera mekanikoa zerbitzurik gabe egongo da bihar
30.03.26
Gizartea
Hirigintza
Tarte hori gelditu egingo da eskudela aldatzeko. Bestelako gorabeherarik ez bada, arratsaldez zerbitzuan utziko da
Hirigintza Sailak jakinarazi duenez, Santa Anara eta osasun zentrora doan eskailera mekanikoaren bigarren zatia zerbitzurik gabe egongo da bihar, asteartea, martxoak 31. Tarte hori geldirik egongo da eskudela ordezteko lanak egin ahal izateko. Gorabeherarik ez badago, tarte hori arratsalde horretan bertan jarriko da martxan, konponketa-lanak amaitu ondoren.
Sailak ohar informatiboa banatu die zonaldeko bizilagunen komunitateei eta baita iragarki-taula korporatiboan ere ikusgai jarri. Oharrean geldialdi tekniko horrek herritarrei eragindako eragozpenak barkatzeko eta egin beharreko lana dela ulertzeko eskatu du.
Lotutako albisteak
Imagen
02.10.26
Udalak adineko pertsonen proposamenak jasoko ditu Balerioko etorkizuna zehazteko
Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean
Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean
Imagen
02.10.26