Sei taldek jokatuko dute XVIII. Folkez Blai lehiaketa

03.08.23
Imagen
Cartel anunciador de la edición de 2023
Kultura eta Gazteria
Irailaren 8tik 10era bitarteko finalean 'La Troje', 'Negra cucaracha', 'Klezmerama', 'XFanekaes', 'Olmo' eta 'Tor' taldeak arituko dira

Ermuko "Folkez Blai" lehiaketak adin nagusitasuna lortu du aurten. Hilabete eskas geratzen zaigu Folkez Blairen urteroko hitzorduan sustraiko musikaz gozatzeko. XVIII. edizio honen azken fasea datorren irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da. Lehenengo saria 3.000 eurokoa da eta bigarrena 1.500 eurokoa. Finalean zuzenean arituko eta sariren bat eskuratzeko lehiatuko diren sei taldeak hauek dira: La Troje, Negra Cucaracha, Klezmerama, XFanekaes, Olmo eta Tor. Zuzeneko musika Orbe Kardinalaren plazan. Gainera, Kuttune, Poloniako Kroke eta Euskelga taldeen emanaldiez ere gozatu ahal izango dugu.

Lehiaketaren helburua musika errotik sustatzea eta folk generoa jorratzen duten musika taldeentzako hedapen plataforma izatea da. Lehiaketako epaimahaiak aurtengo ediziorako aurkeztu diren proposamenak aztertu ditu, eta LaTroje (Madril), Negra cucaracha Terrorfolk (Euskadi), Klezmerama (Valentzia), XFanekaes (Katalunia), Olmo (Valentzia) eta Tor (Galizia) aukeratu ditu azken faserako.

Folkez Blai jaialdiaren XVIII. edizioaren egitaraua ostegunean, hilak 7, hasiko da Fouraledaren eta Alboka Musika Eskolako trikitilarien kalejirarekin. Programa honako hau da:

  •  Irailak 8, ostirala
    • 18:30etan: La Troje
    • 19:45etan: Negra Cucaracha
    •  21:00etan: Kuttune -Grupo invitado, ganador de la anterior edición-
  • Irailak 9, larunbata
    • 18:30etan: Klezmerama
    • 19:45etan: XFanekaes
    • 21:00etan: Kroke (Polonia) -Grupo invitado-
  • Irailak 10, igandea

Azken eguneko emanaldien amaieran, igande gauean, epaimahaiaren erabakiaren berri emango da, eta 3.000 euroko lehen saria eta 1.500 euroko bigarren sariak banatuko dira. XVIII. Folkez Blai jaialdiaren irabazleak gonbidatu gisa joko du jaialdiaren hurrengo edizioan.

Sarituak izan ez diren talde finalistek 400 euroko dirulaguntza jasoko dute Ermura etorri izanagatiko gastuak ordaintzen laguntzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du