Sei taldek jokatuko dute XVIII. Folkez Blai lehiaketako finala

08.09.23
Kultura eta Gazteria
Gaurtik igandera bitarteko finalean 'La Troje', 'Negra cucaracha', 'Klezmerama', 'XFanekaes', 'Olmo' eta 'Tor' taldeak arituko dira

Ermuko "Folkez Blai" lehiaketak adin nagusitasuna lortuko du aurten.  XVIII. edizio honen azken fasea gaurtik igandera bitartean jokatuko da. Lehenengo saria 3.000 eurokoa da eta bigarrena 1.500 eurokoa. Finalean zuzenean arituko eta sariren bat eskuratzeko lehiatuko diren sei taldeak hauek dira: La Troje, Negra Cucaracha, Klezmerama, XFanekaes, Olmo eta Tor. Zuzeneko musika Orbe Kardinalaren plazan. Gainera, Kuttune, Poloniako Kroke eta Euskelga taldeen emanaldiez ere gozatu ahal izango dugu.

Lehiaketaren helburua musika errotik sustatzea eta folk generoa jorratzen duten musika taldeentzako hedapen plataforma izatea da. Lehiaketako epaimahaiak aurtengo ediziorako aurkeztu diren proposamenak aztertu ditu, eta LaTroje (Madril), Negra cucaracha Terrorfolk (Euskadi), Klezmerama (Valentzia), XFanekaes (Katalunia), Olmo (Valentzia) eta Tor (Galizia) aukeratu ditu azken faserako.

Folkez Blai jaialdiaren XVIII. edizioaren egitaraua atzoko ostegunean, hilak 7, hasiko zen Fouraledaren eta Alboka Musika Eskolako trikitilarien kalejirarekin. Programa honako hau da:

  •  Irailak 8, ostirala
    • 18:30etan: La Troje
    • 19:45etan: Negra Cucaracha
    •  21:00etan: Kuttune -Grupo invitado, ganador de la anterior edición-
  • Irailak 9, larunbata
    • 18:30etan: Klezmerama
    • 19:45etan: XFanekaes
    • 21:00etan: Kroke (Polonia) -Grupo invitado-
  • Irailak 10, igandea

Azken eguneko emanaldien amaieran, igande gauean, epaimahaiaren erabakiaren berri emango da, eta 3.000 euroko lehen saria eta 1.500 euroko bigarren sariak banatuko dira. XVIII. Folkez Blai jaialdiaren irabazleak gonbidatu gisa joko du jaialdiaren hurrengo edizioan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian