SLC6A1 Spain Elkarteko familien eta kaltetuen aldeko ongintzazko gala

14.10.24
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Ermua Antzokian, 16:00etatik aurrera sarrera gisa 5€ko dohaintza

Aste honetako larunbatean, 16:00etatik aurrera, Ermua Antzokiak ongintzazko gala bat hartuko du, San Pelaio ikastetxeak antolatutako Entzefalopatia Epileptikoaren eta SLC6A1 Geneko Garapenaren kaltetuen Elkartearen alde. Dohaintza edo sarrera 5 €-koa izango da, eta horiek hamabost bat establezimendu laguntzailetan eros daitezke aldez aurretik. Establezimendu horien zerrenda ekitaldia iragartzeko kartelean zehazten da.

Gala horrek hainbat emanaldi eskainiko ditu, interesik gabe eskaini diren beste hainbat talde laguntzailerenak. Hala, gimnastika erritmikoaren erakustaldia izango dugu ikusgai "Club de Ipurua" ren eskutik; "La Chirigota del Mariano" izeneko taldearen kantaldia; sevillanen eta flamenko terapeutikoaren dantza "Fit Gipsy Dance" rekin; pianoko musika-pieza batzuen interpretazioa, ‘Garagune’ taldearekin; aretoko dantzak "Let 's Dance" -rekin. Galan zehar zozketak eta ezustekoak izango dira bertaratzen direnentzat.

Jarduera honek gure udalaren eta beste hainbat enpresa eta zerbitzu komertzialen laguntza du: Mecanizados Marsa AMS; Arila Producciones, Insignare, AhoZabal Zentroa, Bixent, Juanan Taxi, Tattoo, Gemma Moda, Malla peluquería, Marian Barragán eta Gemma Güisado peluquería.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu