‘Story time’ ekimenak denboraldiari agur esango dio larunbatean

02.04.25
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Apirilaren 5ean izango da denboraldiko ingelesezko azken ipuin kontaketa saioa

Ingelesezko ipuin-kontalarien denboraldia amaitzear dago. Larunbatean -apirilak 5ean- udal Liburutegiak antolatzen duen "Story Time" jardueraren azken saioa izango da. Ipuin saioaren izenburua "Stories from the Hearth" da eta 4 eta 9 urte bitarteko entzuleentzat pentsatua dago. Narratzailea Annie Funny izango da.

Ekitaldia Lobiano Kultur Gunean egingo da. Hasiera ordua 17:30ak eta sarrera doakoa izango da. Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da. Parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da eta horretarako hiru bide ditugu: 943 17 92 12 telefonora deitu, mezu bat bidali WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo emailez biblioteca@udalermua.net posta elektronikora. Mezu horretan, haurraren izena, abizenak, adina eta telefono-zenbaki bat adierazi beharko ditugu. Azken datu hori jardueraren arduradunari emango zaio, familiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezan, baldin eta saioan zehar gorabeheraren bat gertatzen bada. Plazak izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira.

‘Story Time’ ipuin-kontalarien saioen helburuak ahozko tradizioaren bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzea eta ingelesa modu ludikoan ikastea dira.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin